Bizkaia Talent

Albisteak

Euskal industria elektronikoak hobera egin du, eta aurton %6 gehiago fakturatuko duelakoan dago

2014an, Euskadiko Elektronikako, Informatikako eta Telekomunikazioetako Industrien Gaia Kluster Elkarteko kideak diren 245 konpainiek, enpresa-taldeek eta zentro teknologikoek bost urtez jarraian gertatutako negozio-murrizketari eman diote amaiera, haien fakturazio bateratua 2.767,9 milioi eurokoa izan da-eta. Gainera, hazkuntza bera ere %2,4koa izan da, barruko merkatuko bultzadaren ondorioz.

2014an, sektoreko enpresek Euskadiko 10.564 profesionali eman diete lana, eta, aurreikuspenen arabera, kopuru horrek gora egingo du. Bestetik, I+G-ko inbertsioa 112 milioi euroraino igo da, eta, nazioarteko negozioa 1.084,2 milioi eurokoa izan denez, 2013an baino handixeagoa izan da. Esportazioen portaera desberdina izan da, sektore informatikoko enpresa ertain eta handien bultzada nabarmendu delako (%5,4ko gehikuntza), elektronikako enpresa handien %0,4ko beherakadaren aldean.

Gaiako Manuel Salaverría presidenteak eta Tomás Iriondo zuzendari nagusiak elkarteak ekainaren 4an, osteguna, Gasteizen egindako urteko batzarrean adierazi zutenez, datuen arabera krisi latzena gaindituta dagoela eta 2015erako aurreikuspenen arabera %6 gehiago fakturatuko dela dirudien arren, behar den posizioan jartzea izango da helburua, enpresen eta ekonomiaren eraldaketarako gaur egungo testuinguruan sektoreak eduki beharreko zeregina betetzeko. Era berean, euren esanetan, sektoreko sustatzaileak baterakuntzarako ereduak izango dira etorkizunean, eta tokiko jakintza partekatu beharko da proiektu globalei aurre egiteko orduan. Egoera horretan, sektoreen arteko lankidetza lortu beharko dela azaldu dute, espezializazio adimenduna bilatu eta zerbitzuak txertatu ahal izateko. Testuinguru horretan, Gaiak behar besteko plana garatu du, prestakuntza-zentroak enpresen premien arabera egokitzeko.

Etorkizun hurbil horri begira, Manuel Salaverríak azpimarratu egin du elektronikaren, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (EIKT) direla espezializazio adimenduna (Eusko Jaurlaritzako RIS3 Estrategiarekin bat dator) garatzeko funtsezko teknologiak. ”Serbitizazioa, hau da, gure industriako produktuen gaur egungo proposamenean zerbitzuak txertatzea, berrikuntza, hazkuntza-ahalmen eta aberastasun-sorrera handieneko eremua da espezializazio adimendunaren estrategian”, adierazi du. Beraz, Euskadin EIKT sektore ahaltsu bezain sendoa badugu, “abantaila lehiakor argia izango da herrialdearentzat nahiz bertako enpresentzat”.



Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×