Bizkaia Talent

Albisteak

Ingeteameko Inés Núñez bilbotarra, Estatu espainoleko 10 emakume zuzendari onenen artean

Inés Núñez de la Parte, Ingeteameko Zerbitzu Juridikoetako zuzendaria, Espainiako 10 emakume zuzendari onenen artean hautatu dute 100 Emakume Lider Onenen Sailkapenean. Zerrenda horretan, haien kategorietan eragin handiena duten emakumeak hautatzen dituzte, emakumezko talentuaren mapa egiteko asmoz. Hasieran aurkeztutako 1.000tik gora emakume izangaien artean, 500 inguru profil hautatu zituzten aldez aurretik, epaimahaiak ebaluatu zitzan.

Abokatu bilbotarrari Abokatutzaren Nazioarteko Iberian Lawyer 40 under 40 Saria eman zioten 2013an, eta, 2007. urteaz geroztik, Ingeteam Talde Industrialeko Zerbitzu Juridikoak zuzentzen ditu. Lehenago, Indar Electriceko Zerbitzu Juridikoak zuzendu zituen, eta bost urte eman zituen abokatuen bulego batean bazkide moduan lan egiten.

Núñez Deustuko Ikasle Ohien Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea da, eta, 2004. urtetik, lan-jarduera zein bokazio akademikoa uztartzen ditu, Nazioarteko Kontratazioko irakaslea delako Eseunen eta Deustuko Unibertsitatean. Zuzenbidean lizentziatu zen, jardun juridikoko zein arbitrajeko aditua da, Enpresako Zuzenbideko Masterra egin zuen eta, prestakuntza horren osagarri, zuzendaria izan zen Enpresa Institutuko (IE) Advanced Management Programan eta Deloitteko nahiz Spencer Stuarteko Gobernu Korporatiboaren eta Administrazio Kontseiluen Programan.

100 Onenen Sailkapeneko epaimahaia arlo guztietako profesionalek osatzen dute: David Soto, IBMko general managerra; Juan Francisco Polo, Ferrovialeko Komunikazioko zuzendaria; Lorenzo Rivarés, Eulen Taldeko Hautaketa eta Enpleguko zuzendaria; Marta Villanueva, Kalitaterako Elkarte Espainiarreko zuzendari nagusia; Rafael Saiz Gamarra, Oso Errendimendu Handiko zuzendaria; Ana María Llopis, DIAko presidentea; José-Emilio Serra de Fortuny, Schneider Electriceko Business Development eta Kalitateko presidenteordea; eta Montserrat Tarrés, Dircomeko presidentea eta Novartis Taldeko Komunikazioko zuzendaria, besteak beste.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×