Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talent, “2021eko talentu-kudeaketaren erakundea” Innovation & Excellence Awards sarietan

  • Corporate LiveWire argitalpen britainiarrak AstraZeneca, Netflix eta SpaceX ere saritu ditu beste kategoria batzuetan.

Badirudi Erresuma Batuan interes bereziz jarraitzen dietela beste lurralde batzuetan talentua erakartzeko egiten diren politikei, are gehiago Brexitaz geroztik areagotu den talentu-eskasiaren arazoaren ondoren. Bizkaia Talentek Britainia Handian eginiko jarduerei ere, batik bat Londresko eremuan garaturikoei, interes handiz jarraitu diete hango hedabideek, BBCk eta The Guardianek, besteak beste.

Corporate LiveWire argitalpenak, negozioen sektoreari eskainiak, berrikuntzaren eta bikaintasunaren saria eman dio Bizkaiko Foru Aldundiak sustaturiko elkarteari, Innovation & Excellence Awards sariketan, haren “proposamen berritzaile eta elkarlanekoagatik” eta “eskualdeko tokiko interesaren alde egiten duen lanagatik, horrela tokiko ekonomia ezin hobeto kudeaturiko talentuz beteta dagoela bermatuta”.

Sarien azken edizio honetan, mundu osoko 19 herrialdetako 14.000 enpresa izendatu dira guztira, eta irabazleak teknologiaren erabilera berritzaileagatik eta zerbitzuaren bikaintasunagatik hautatu dira, beste gauza batzuen artean.

“Bizkaia Talenten arrakasta, neurri handi batean, erabiltzen dituen tresna digitalen uztarketari eta kontaktu pertsonalari zor zaie, baita berarekin lanean ari diren enpresekin duen harreman estuari ere; izan ere, horrela, munduko liderretako bat bihurtzen ari da talentuaren eskualde-mailako kudeaketaren alorrean” azpimarratu du argitalpen britainiarrak.

Aurten, lurralde anglo-saxoietatik hirugarrenez aitortu zaio Bizkaia Talenti talentua erakartzeko bere estrategia, lehenago Award of Excellence (South East Star) eta Global 100 (EMG Publishing) sariak jaso baititu.

Artikulua irakurri: Innovation & Excellence Awards 2021

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×