Bizkaia Talent

Harrera Zabalduz Proiektua

Harrera Zabalduz Proiektua

Harrera Zabalduz gure proiektua Bizkaia Talent-en zerbitzuei lotutako estatu zein nazioarte mailako ondo prestatutako pertsonei Bizkaiko Euskal Lurralde Historikoan gizarteratzen laguntzeko helburuarekin jaio zen.

Harrera Zabalduz proiektuaren oinarrizko helburua da pertsona eta lanbide arteko esperientzietan oinarritutako giro etxekoagoa sortzea, harrera-zerbitzua aberasteko eta zerbitzu horri balio erantsi handiagoa emateko, Bizkaia Talent-ek berak edo beste organizazio batzuekin elkarlanean antolatutako topaketa eta aisialdiko jardueren bitartez.Horrela, lortu nahi dena da profesionalei eta haien senitartekoei munduko edozein tokitatik Bizkaira etorri diren beste pertsona batzuk ezagutzeko aukera ematea, guztiei gizarteratzen laguntzeko.Euskaditik kanpo egon diren eta haien sorterrietara itzuli diren pertsonen kasua ere hartzen da kontuan.

Adibidez:

JARDUERA:“Egin ezazu zeure Putxera”

LEKUA:Balmaseda

EGUNA:Larunbata, 2012ko azaroaren 17a.

Harrera Zabalduz Proiektua Aurreko larunbatean, azaroak 17, Txile, Granada, Iran, Irlanda, Errumania, Eskozia, Suitza eta Estatu Batuetako eta Bizkaiko bertako 23 ikertzaile, irakasle eta haien senitartekoek beraien Putxera (trenbideetakoen lapikoa) prestatu zuten Balmasedan (Erdi Aroko hiria eta Bizkaiko lehenengo Hiribildua).

Putxera bat prestatuz, giro atsegin eta dibertigarri batean, partaideek lapiko honen jatorria ezagutu zuen; XIX. mendekoa da eta iparraldeko trenbideetako langileen asmakizuna izan zen, trenen lurruna erabiltzen zuten janaria berotzeko. Tradizio hori gaur egunera arte iritsi da eta balmasedar batek eman zizkien azalpenak.

Ikatzaren su motelean janaria prestatzen zuten bitartean, Erdi Aroko hiribildu hau ezagutzeko aukera izan zuten; La Encartada Museoa (Txapel Fabrika zaharra) bisitatu zuten eta euskal tradizio soziokultural jatorrenetako batean murgildu ziren, poteoan edo txikiteoan, hain zuzen ere (taberna batean ardo bat hartzea, lagunartean).

Guztiak ados azaldu ziren, era honetako jarduerak inguruneko integrazio soziokulturalerako oso beharrezkoak eta baliagarriak direla esatean.Eta 4,8/5 asebetetze-maila eman zioten. Guztiek gomendatzen dute eta berriro parte hartuko lukete.

Profesionalok Bizkaian kokatutako organizazioetan dihardute lanean, hala nola: BC3 – Basque centre for Climate Change, BCAM- Basque Center for Applied Mathematics, BioCruces- Health Research Institute, DigiPen Bilbao- Institute of Technology, ESS-Bilbao, Deustuko Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×