Bizkaia Talent

Albisteak

Irene Echeverria ikerlari euskaldunak British Neuroscience Associationeko (BNA) Undergraduate Prize saria lortu du

lllll
  • University College Londonen (UCL) Neurozientzietan graduatutako 21 urteko neska gazteak sari hau lortu du ikasketetan erakutsitako bikaintasun akademikoagatik zein merezimenduengatik eta graduaren amaieran egindako ikerketa-proiektuagatik.

2014an, Irene Echeverria bere sorterria den Euskaditik joan zen Londresera, eta Univesity College Londonek (UCL) emandako Neurozientzietako gradua ikasi zuen. 2017an, First Class Honours erdietsi zuen bere graduazioan, hau da, kalifikazio akademikoko maila handiena, eta, ondoren, Garunaren eta Buruaren Zientzietako Master Duala egitea erabaki zuen. Gaur egun, hori egiten ari da Londresen, eta, datorren urtean, Parisen jarraituko du.

Lau urte baino ez ditu behar izan British Neuroscience Associationek (BNA) emandako Undergraduate Prize saria lortzeko. Sari horrek, hain zuzen ere, “bide onetik noala adierazten du, eta gogoz betetako bultzada ematen dit ikasten eta prestatzen jarraitzeko”, esan du Echeverriak. Sari hori Erresuma Batuko nazio-mailako graduko ikasleei ematen zaie ikerketa neurozientifikoan puntakoa den herrialdean. Horri esker, BNAko komunitateko kide izango da eta harreman zuzena izango du nazioartean ospetsuak diren neurozientzialariekin. Gainera, biltzar garrantzitsuetara joateko aukera ere izango du, besteak beste.

Etorkizunari dagokionez, ikerketa neurozientifikoa lanbide bihurtzeko ametsari eusten diola adierazi du Echeverriak: “mundu akademikoan geratu eta, egunen batean, ikerketa-taldea eratu nahi nuke. Hori lortzea erronka da berez, baina are handiagoa ere bada, nire ikerketa-ibilbidean nire ustez zientzian galdu ezin diren balioak nagusi izatea nahi dudalako: lankidetza, gardentasuna eta irisgarritasuna”.

Graduaren amaierako proiektuan min kronikoari nola aurre egin ikertzea

Min kronikoa patologia larria da, Europako biztanle helduen %20an dauka eragina eta, tratamenduak tratamendu, sintomek bere horretan diraute. Graduaren amaierako proiektuan, Echeverriak geldiarazleak ez diren botulina-konstruktu berrien espezifikotasuna ikertu du. Izan ere, minaren bideetan funtsezkoak diren neuronen heriotza eragiten dutenez, analgesia-epealdi luzeak sorrarazten dituzte.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×