Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek jardunaldi sektorialak egin ditu unibertsitate-enplegua sustatzeko

  • Euskadiko hiru unibertsitateetako 119 ikaslek hartu dute parte bilkuretan, 7 klusterrekin eta 12 erakunderekin batera

Talentia Skills programako jardueren esparruan, hots, zeharkako gaitasunak garatzeko ahalmen handiena duten unibertsitate-ikasleentzako eta ikasleoi lan-mundurako bidean laguntzeko programaren baitan, Bizkaia Talentek hainbat bilera sektorial egin ditu unibertsitate-enplegua sustatzeko.

Jardunaldien helburua da Euskadiko hiru unibertsitateetako (EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea) talentua lurraldeko enpresetara hurbiltzea eta lanbidea aukeratzeko orduan erabakiak hartzen laguntzea. Era berean, aukera paregabea dira enpresek prestakuntza akademiko eta tekniko ona duten hautagaiak aurkitzeko.

Guztira, 9 bilera sektorial egin dira, non ikasleek zuzenean ezagutu dituzten lan-merkatuaren egoera eta joerak, bai eta egun gehien eskatzen diren profilak eta gaitasunak ere. Aipatu beharra dago sektore bakoitzaren berezitasunen gainetik faktore komunak izan direla enpresen artean, hala nola talde-lana, proaktibitatea, aldaketara egokitzeko gaitasuna edo tresna digitalen ezagutza.

7 kluster eta 12 erakunde
Topaketetan, honako sektore hauetako ordezkariak izan dira: elikadura (Euskadiko Elikadura Klusterra, Oreka), artea (KsiGune Klusterra, IED Kunsthal Bilbao), eraikuntza (Eraikune Klusterra, Krean Group), hezkuntza (Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea), ekintzailetza (Bizkaia Beaz, Ositos Con Alcohol, Legit), energia (Euskadiko Energia Klusterra, Petronor Innovación, Arteche), ingurumena (Aclima Klusterra, APlanet), mugikortasuna (Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Alba, FEV Iberia) eta IKTak (CLUSTER ACLIMA, APlanet).

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×