Bizkaia Talent

Albisteak

Euskadiko 58 enpresa Bostongo MIT European Career Fair enplegu-azokan ordezkatuak

  • Bizkaia Talentek, Euskadira talentu kualifikatua erakartzeko asmoz, 200 lan eskaintzatik gora eraman ditu Estatu Batuetan Europako merkatura bideratutako enplegu-azokarik handienera.

Euskadira prestakuntza handiko talentua erakartzea Bizkaia Talenten lehentasunetako bat da, bai eta euskal enpresei horretan laguntzea ere. Hori dela eta, euskal elkartea, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako SPRI Taldearen laguntzari esker, Estatu Batuetara joan zen, otsailaren 25ean, bertako enplegu-azokan parte hartzeko: MIT European Career Fair (ECF).

Azokak, Massachusetts Institute of Technology-k (MIT) antolatuak, aukera aparta eskaintzen die Euskadiko erakundeei Estatu Batuetako zenbait unibertsitate onenetako talentua eskuratzeko, Europan lan-erronka berrien bila dabilen hori.

Hain zuzen ere, Bizkaia Talentek, Euskadi garapen profesionalerako lurralde erakargarri gisa kokatzeko eta talentua enpresetara hurbiltzeko, Euskadiko enpresa-sarea ezagutarazi zien bertaratuei (ikasleak, profesional gazteak eta Amerikako unibertsitate entzutetsuetako ikasle ohiak), eta 205 lan-aukera ere eskaini zituen.

Euskadiko 58 erakunde
Bizkaia Talent Euskadiko 58 enpresaren ordezkari gisa joan zen ECFra, besteak beste: ABC Compressors, Achucarro Basque Center for Neuroscience, AZTI, Basque Centre for Biophysics, Basque Culinary Center, BasqueCCAM, BBVA IT España, BC3 Basque Centre for Climate Change, BCAM, BCMaterials, CAF Turnkey & Engineering, Cetest, CIC biomaGUNE, CIC energiGUNE, CIC nanoGUNE, CIDETEC, Danobat Group, Deneb Medical, Ferruelo y Velasco, FEV Consulting Iberia, Generali Seguros, Gestionet, Graphenea, Ibermática, Idom, IDS Industrial, InGroup Consultoria, Ingeteam, ITP Aero, JSanse, Kategora, Kernet, Lantek, Liftra, Lortek, Mondragon Unibertsitatea, Naider, Navacel Process Industries, NIS, Ormazabal, Oxcitas, Panoramic Team, PepsiCo, Polymat, QIDA, Quarizmi AdTech, Roxall Medicina España, Rubio Metabolomics, Schneider Electric, Selektium, TECH friendly, Tecnalia Research and Innovation, Ubyko, Universidad de Deusto, UPV/EHU, Vicomtech, VIVEbiotech, Zunibal.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×