Bizkaia Talent

Albisteak

Euskal musika eta dantzak nazioarteko profesionalentzat

  • Dantzari batek eta txistulari batek arratsaldea girotu zuten 2019 honetan antolaturiko laugarren ekitaldi soziokulturalean

Urriaren 4an, arratsaldean, Bizkaia Talentek beste ekitaldi soziokultural bat antolatu zuen Relocation and Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren baitan, zeinak pertsonen arteko harreman sozial eta profesionalak sustatzen dituen jendartean hobeto integra daitezen.

Ekitaldia Bilbao BBK Talent Home delakoan izan zen, eta goi-mailako prestakuntzadun nazioarteko hogei profesional inguruk, beren senideekin batera, euskal kultura ezagutzeko parada izan zuten. Batetik, Ander Linaza dantzari profesionalak euskal dantza tradizionaletako hainbat erakutsi zien, Txulalai eta Zazpi Jauzi, zehazki; gero, Aurreskua dantzatu zuen haientzat, eta haren jatorria azaldu zien. Azalpenen ostean, bertaratuek ikasitakoa praktikatu zuten, eta baten batek dantza gehiago ikasten jarraitzeko interesa ere agertu zuen.

Bestetik, Ivan Allué txistulari profesionalak alboka, pandero eta dultzainaren historiaren gaineko jakingarriak eman zizkien. Ondoren, pintxoak dastatu bitartean, solasaldi atsegina egin zuten denek batera.

Jardueran parte hartu zuten profesionalak Alemania, Brasil, Erresuma Batua, Filipinak eta Italiakoak dira, baina estatura eta Euskadira itzulitako bertako lagunak ere izan ziren, hemengoak eta Burgos, Galizia, Madril nahiz Zaragozakoak, hain zuzen. Denek garatzen dute beren lan-jarduera EHU, Ikerbasque, EIT Food South, Tecnalia edo Deustuko Unibertsitatean.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Corporation
×
×