Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talent-eko zuzendari gerenteak, Ivan Jimenezek, Euskadiko talentuen premien azterketako emaitzak aurkeztu ditu

  • 2020. urtera arte, 65 urteko eta hortik gorako biztanleen kopurua %10 gehituko da, eta aldaketa hori 2025. urtearen inguruan bikoiztuko da.
  • Erizaintzan eta beste titulazio tekniko eta enpresarial batzuetan, oso-oso zaila da profesionalak kontratatzea, tituludun gutxi daudelako edo esperientzia, jakintza eta hizkuntzen ezagutza urria dutelako.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailak zenbait zerbitzu eskaintzen ditu bizkaia-talent-en bidez, Bizkaiko nahiz Euskadiko talentuak erakartzeko, berton geratzeko eta inplikatzeko.

Euskadiko talentuen premien azterketako emaitzetan, xehetasunez adierazten da zein diren gure herrialdeak hurrengo bost urteetan izango dituen premia profesionalak.

2020. urteari begira, jakintza-arloetan zenbat profesional beharko diren hausnartu beharra dago, gaur egungo sistema bilakatu egingo dela bermatzeko. Izan ere, agerikoa denez, gaur egungo biztanle okupatuen zati bat ordezkatu beharko da ondorio demografikoengatik.

Lan-merkatuak eskatutako profilen artean, argi eta garbi dago unibertsitateko tituluak dituzten profilek gora egin dutela ehunekotan. Txostenean adierazten den bezala, azken hamar urteotan lanean ari diren guztien ehunekoa kontuan hartuta, 2001. urtean %23,43 ziren unibertsitateko tituludunak; eta, 2011. urtean, %31,47.

Arazo demografiko larria

Zenbaki horiek eta arazo demografikoa kontuan hartuta, zailtasun handiak daude profesionalak berritzeko, eta egoera horrek txarrera egingo du hurrengo urteetan. Europako biztanleei buruzko zenbakien arabera, aldaketa demografiko nabaria gertatu da azken hamarkadotan. Hori dela eta, argi eta garbi dago biztanleak gero eta zaharragoak direla jaiotza-tasak behera egitean.

Alemanian eta Danimarkan, Euskadin baino lehenago gertatu zen baby booma, eta gurean baino lehen hasi ziren jaiotza-tasa txikiaren ondorioz sortutako arazoak jasaten. Horren adierazgarri, zailtasun handiak dituzte profil profesional zehatzak aurkitzeko orduan. Alemanian, esaterako, ingeniari gutxi daude.

Talentua erakartzeko, berton geratzeko eta inplikatzeko kudeaketa adimendunerako politikek zeresan handi-handia izango dute Euskadik etorkizunean izango duen lehiakortasunari begira

Deskargatu dokumentua: Begirada jarrita 2020an Euskadin talentuari dagokionez dauden premiei buruzko azterketa (2014)

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×