Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talent, Eskandinaviatik kanpoko adibide europar bakarra talentuaren kudeaketan Estokolmoko Nordic Place Branding Conference-n

  • Euskal elkarteak prestakuntza handiko talentuaren eskualde-mailako kudeaketan lortutako arrakastaren gakoen berri eman zuen

Apirilaren 3an, Bizkaia Talentek osoko hitzaldi bat eman zuen Stockholmen egindako Nordic Place Branding Conference 2019ren baitan, zeinetan euskal erakundeari 2005ean sortu zenetik garatzen duen Be Basque estrategia aitortu zitzaion.

Hitzaldian, horrelako ekitaldien arteko nagusia bere esparru geografikoan eta aurrez Kopenhage eta Helsinki bezalako hiri eskandinaviarretan ospatutakoa, 200 profesional adituk baino gehiagok hartu zuten parte, batik bat Eskandinaviako herrialdeetakoak, baina bai eta Europako, Asiako eta Amerikako beste herrialde batzuetakoak ere. Denek ezagutu ahal izan zituzten leku horietan guztietan abian diren edo garatu diren marketin digitaleko inbertsioen sustapenari, talentuaren erakarpenari, helmuga-marketinari eta toki erakargarrien eraketari buruzko kasu iradokitzaileak.

Bizkaia Talenten zuzendari-kudeatzaile Ivan Jimenezek Career Development Centre tresna berria aurkeztu zuen. Halaber, zenbait ekimenen —Be Basque Talent Meetings & Conferences topaketak, kasu— eta finkatutako tresnaren —Basque Talent Map eta Basque Talent Observatory, esaterako— berri eman zuen. Basque Talent Map delakoak, batetik, erakusten du munduko zein tokitan dauden Euskadirekin harremanetan egon nahi duten prestakuntza handiko profesionalak. Basque Talent Observatoryk, bestetik, Euskadiko lan-merkatuari buruzko estatistikak jasotzen ditu. Horien bidez, elkarte euskalduna lurralde-mailako abangoardian jarri da mundu-mailako talentuaren kudeaketari dagokionez.

Career Development Centre: lan-ibilbidearen gaineko aholkularitza digital pertsonalizatua
Career Development Centre pertsonen lan-ibilbidearen diseinuan eta garapenean laguntzeko tresna digitala da. Apirilaren 1ean abiatu zen ofizialki, eta, bere bidez, Bizkaia Talenten eta Be Basque Talent Networken izena emanda dauden profesionalek norberari erabat egokitutako aholkularitza digitalerako sarbidea izango dute. Xedea da beren lan-ibilbidean aurrera egitea, Euskadin, hala nola soldatak kontsultatzea eta, bizi-kalitate adierazleak oinarri, munduko beste herrialde eta eskualde batzuekin alderaketak egin ahal izatea.

CAREER DEVELOPMENT CENTREean sartu

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Corporation
×
×