Bizkaia Talent

Albisteak

ELGAk Euskadiko produktibitate handia eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko ekonomia sendo bezain indartsua nabarmendu ditu

  • EAE da autonomia-erkidegorik produktiboena, eta desparekotasunik txikiena eta Estatu osoko langabezia-tasarik baxuena ditu

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) ikerketa ekonomikoak Euskadiko ekonomiaren zenbait ezaugarri goraipatu ditu. Izan ere, produktibitate-mailarik handieneko autonomia-erkidegoa da, eta orekarik handiena du erakundeetako langileen prestakuntza eskariari eta eskaintzari dagokienez. Hori guztia gutxi balitz bezala, Euskadik du eskola-uzte mailarik txikiena, eta bertan abiatzen diren negozioek gehiago irauten dute.

Halaber, Euskadiko langabezia-tasa, Nafarroakoarekin batera, Estatuko txikiena da: egun, ez da % 10era iristen (% 9,4), eta etengabe murriztu da azkeneko lau urteetan. Aipatu lorpenen oinarrian daude enplegua sustatzeko politika aktiboak -batik bat, gazteengan ardaztuak- eta prestakuntzaren kalitatea bermatzen duen sistema eraginkorra.

Hezkuntza-arloan, ELGAk azpimarratu du Euskadi dela eskola-uzte mailarik txikiena (% 8 besterik ez) duen autonomia-erkidegoa.

Enpresa-sare lehiakorra
Euskadiko ekonomia produktibitate-, ekintzailetza- eta berrikuntza-eredu izaten jarraitzen du, Estatuan ez ezik, Europan ere. Bertako langileen produktibitatea punta-puntakoa da; Eurostaten arabera, langileko batez besteko ekoizpenari dagokionez, Euskadi da urtean 75.000 euroak gainditzen dituen autonomia-erkidego bakarra. Datu hori abiapuntu, Euskadi 21. tokian dago Europan aztertutako 218 eskualdeen artean.

Orobat, Euskadi leku aproposa da negozioak abiatzeko eta suspertzen ari diren enpresak bertan ezar daitezen, azken hiru urteetan sortutako enpresak aintzat hartuta -jarduerari eusten diotenak- iraupen-tasarik handienetakoa baitu (% 65).

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×