Bizkaia Talent

Albisteak

Euskadi lehenengo postuetan dago Europar Batasuneko herrialdeen artean genero-berdintasunaren indizeari dagokionez

2012an Euskadiko genero-berdintasunaren indizea 58,5 puntukoa izan denez, Belgika baino goraxeago dago. Izan ere, Belgika genero-berdintasunaren indizeko sailkapeneko bosgarren postuan dago Europar Batasuneko herrialdeen artean, Eustat Euskal Estatistika Erakundeko datuen arabera.

Horrela, Euskadi Suedia eta Finlandia herrialde eskandinaviarren eta Europako Iparraldeko Danimarkaren edo Herbehereen atzetik baino ez dago, baina Europar Batasuneko gainerako 24 kideen gainetik eta batezbesteko europarraren gain-gainetik. 96,2 puntu lortzean, osasunaren dimentsioa da erabateko berdintasunera gehien hurbiltzen dena genero desberdineko pertsonen artean.

 

Gender equality index by dimension 2012

ITURRIA: Eustat 2012

Genero-berdintasunaren indizean, eskala adimentsionalean (bertan, erabateko desberdintasuna da 1; erabateko berdintasuna, 100) laburtzen dira oraindik ere gizon eta emakumeen artean dauden desberdintasunak, haien ongizatean eta garapen pertsonalean eragina duten zenbait faktore nabari kontuan hartuta.

Horretarako, Europako Genero Berdintasunerako Institutuko metodologia erabili denez, Euskadin genero-berdintasunean gertatutako aurrerapenak erkatu daitezke Europar Batasunak eta bertako 28 herrialdeek eskaintzen duten erreferentziarekin.

2010etik 2012ra, genero-berdintasunaren adierazleek osasunaren eta denboraren arloetan egin dute hobera. Euskadin, osasunaren, diruaren eta enpleguaren dimentsioetan lortu dira genero-berdintasuneko balio handienak.

Nolanahi ere, 2012an, Europar Batasuneko herrialdeekiko posizio erlatiboa hobea izan da osasunaren eta boterearen dimentsioetan, bertan lehenengo eta laugarren postuetan dagoelako, hurrenez hurren. EB-28en batezbestekoari dagokionez, Euskadik dimentsio guztietan lortu du balio hobea, enpleguan izan ezik, bertako balioa 1,5 puntu txikiagoa da-eta.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×