Bizkaia Talent

Albisteak

Euskadi, Espainiako Estatuko gobernurik onena eta Europako onenetatik gertu

  • Europako Batasunak (EB) ziurtatu du, Gobernu Kalitatearen Europako Indizearen bitartez, Euskadiko gobernua Espainiako Estatuko onena dela, eta Europako onenen artean hamargarrena.

Göteborgeko Unibertsitateak osatu du, Europako Batasunak (EB) eskatuta, Gobernu Kalitatearen Europako Indizea, kontuan hartuta eskualde- eta estatu-mailako gobernuen kalitate instituzionala, zerbitzu publikoak emateko orduan inpartzialtasuna eta ustelkeria-maila.

Kalitateari eta ustelkeriari dagozkien ataletan, Euskal Autonomia Erkidegoak ditu kalitaterik handiena eta ustelkeria-mailarik txikiena, Espainiako Estatuko 17 erkidegoen artean. Inpartzialtasunari dagokionez, bigarren postuan dago, Kantabriaren atzetik.

Europan, Iparraldeko Herrialdeek dute baloraziorik onena, baina Euskadi hamargarren postuan dago, oso gertu Austriatik eta Irlandatik, adibidez.

Datu-mota hauek, hala nola erakundeen gardentasunari buruzkoek, zeinen arabera Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia diren Espainiako Estatuko erakunde gardenenak, bultzada dakarte erakundeen ospea jorratzeko lanean, Euskadin inbertsio atzerritarrak egitea eta gure lurraldea munduko beste toki batzuekin harremanetan egotea xede.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×