Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Euskaldun batzuk historian zehar

Cristobal Balenciaga “Modaren munduko erreferentzia”

Cristóbal Balenciaga Eizaguirre (Getaria, Euskadi, 1895eko urtarrilaren 21a – Valentzia, Espainia, 1972ko martxoaren 23a) edo, besterik gabe, ezagunagoa den moduan, Balenciaga euskal moda-diseinugile ospetsua zen. Hain zuzen ere, historiako goi-mailako jantzigintzako sortzaile handienetakoa izan zen, eta, batez ere, Parisko hirian lan egin zuen hiru hamarkadatik gorako epealdian. Lehenago, ordea, joskintzako eta berezko zenbait markatako prestakuntza jaso zuen. Coco Chanelen eta Christian Diorren garaikidea izan zen. Bere lanak museoetako hainbat erakusketatan jarri dituzte ikusgai, baina lehenengo erakusketa antologikoa New Yorkeko Museo Metropolitarrean egin zioten 1973an (The World of Balenciaga). Zazpi hilabetez egon zen zabalik, eta 180 modelo jarri zituzten erakusgai. Balenciagaren trajeak ez ezik, zenbait margolariren lanak ere egon ziren ikusgai, euskal jostunaren diseinuen inspirazio-iturriak izan ziren-eta: Goya, Velázquez, El Greco, Zuloaga, Miró edo Picasso. Lehen aldiz, New Yorkeko Museo Metropolitarraren kategoriako arte-museo batek artelantzat hartu zituen soinekoak. Espainian ere, izen bereko erakusketa egin zuten, Balenciagaren Mundua, eta Madrilgo Liburutegi eta Museo Nazionalen Jauregiko areto nobleetan jarri zuten ikusgai.

Bere jaioterrian, Getarian, fundazioa ere sortu zen bere omenezko museoa sortzeko asmoz, eta, 2011ko ekainaren 10ean, Balenciaga Museoa ireki zen. Museo horretan 1.200 pieza badaude ere, zati bat baino ez da aldi berean erakusten. Lanak maniki ikusezinetan daude jarrita.

Bestetik, Bartzelonako Museu Textil i d’Indumentària del Disseny Hubek Balenciagaren soineko eta osagarrien bilduma zabala dauka (kapelak, batez ere. Madrilgo Trajearen Museoan ere, Balenciagaren soinekoak dituen moda-bilduma dago ikusgai.

Kameren aurrean eta atzean bere sorkuntzak soinean eraman zituzten aktoreen zerrenda luzean, Ava Gardner, Elizabeth Taylor, Maria Félix, Conchita Montenegro, Grace Kelly edo Marlene Dietrich agertzen dira, besteak beste. Izan ere, jostunak berak handitasuna eman zien, Hollywoodek bertako izarrak zaintzen zitueneko garaian.

Sasoi hartan, ez zen harritzekoa Hollywoodeko zuzendari onenek diseinugile handiei deitzea haien jantziak sortu zitzaten. Euren artean, Balenciaga bera (1895-1972) zegoen inolako zalantzarik gabe. Izan ere, orain arte oso ezaguna izan ez den harreman iraunkorra eduki zuen zinearekin, eta Euskadiko Getariako Cristobal Balenciaga Museoak “Balenciagaren ametsa, zinea” erakusketaren bidez aztertu eta berreskuratu egin zuen. Bertan, hain zuzen ere, ehun bat argazkiren bitartez berrikusi ziren jostunaren jantziak erabili zituzten nazioarteko hogei bat film.


Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×