Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Euskaldun batzuk historian zehar

Diego Gardoqui “Funtsezko europarra Amerikako Estatu Batuetako independentzian”

Diego María de Gardoqui y Arriquibar (Bilbo, Euskadi, 1735eko azaroaren 12a – Torino, 1798ko azaroaren 12a) euskal politikaria, diplomatikoa eta finantzaria zen. Estatu espainolak Estatu Batuetan (1784-1789) edukitako lehenengo enbaxadorea ere izan zen, baita Karlos IV.a erregearen Estatu Kontseiluko idazkaria eta Errege Ogasuneko Bitarteko superintendente nagusia ere.

1785eko udaberrian iritsi zen Filadelfiara, eta, bertatik, Kongresuaren bilgunea zen New Yorkera joan zen. Bertan, George Washingtonen etxetik hurbil zegoen luxuzko etxetzarrean finkatu zen Broadwayn.

1785ean, New Yorkeko San Pedro elizaren eraikuntza sustatu zuen. AEBko lehenengo eliza katolikoa izan zen, eta Barclay kalean zegoen kokatuta Dorre Bikien eremutik hurbil. Eliza hori 1786ko ekainaren 20an bedeinkatu zuten, eta, ekitaldi hartan, Gardoquik eta George Washingtonek berak parte hartu zuten.

49 urte betetzear zegoela, 1784ko urriaren 2an, Gardoqui ministro botereguztidun izendatu zuten Estatu Batuetako negozioez arduratzeko. Bidaia hartan, bere konfiantza osokoak ziren bi bidelagun eraman zituen: José de Jáudenes eta José de Viar. Filadelfian lehorreratu bezain laster, New Yorkera joan zen, Estatu Batuetako Kongresuko egoitza bertan zegoen-eta. Diego de Gardoquik Manhattango hegoaldeko etxetzar luxuzkoenetan jarri zuen enbaxada. Era guztietako fintasunak eskaintzen zituen, eta, haien artean, euskal sukaldaritza zen funtsezkoenetakoa, New Yorkeko goi-mailako gizartearen harridurarako eta gozamenerako.

Diego de Gardoquik dirutza eman zion Ipar Amerikako iraultzari. Hain zuzen ere, gudularien hornikuntzarako sozietatea ere sortu zuen. Lehenengo kargan, Palentziako zein Bejarko 8.000 tapaki bidali ziren. Tapakiok ekoizten zituen Salamancako eskualde osoak ‘Amerikako matxinoentzat’ zirela bazekien ere, badirudi britainiarrek albiste horren berri inoiz izan ez zutela.

Gardoquiren enpresak New Orleansera bidaltzeko itsasontziak eta salgaiak ere erosi zituen Holandan, matxinoei bidaltzeko.

Hori dela eta, Gardoqui bizimodu politikako erreferente diplomatikoa izan zen. Bere lehenengo jarduketetan, New Yorkeko lehenengo tenplu katolikoaren eraikuntza (San Pedro) jarri zuen abian, Espainiako Koroaren ekarpenen eta dohaintza irlandarren bidez.

1787ko maiatzaren 25etik irailaren 17ra, Filadelfiako Konbentzioa egin zen, eta, horren ondorioz, Ipar Amerikako Konstituzioa sortu zen. Gero, hauteskundeak egin ziren, eta, bertan, George Washington hautatu zuten presidente. Konbentzioaren ostean, bertan jarraitu zuen, eta Washington presidentea karguaz jabetzeko ekitaldi solemnean ordezkatu zuen. Ekitaldia New Yorken egin zen 1789ko apirilaren 30ean. Egun gogoangarri hartan, Washington bera agertu zenean, Frantziako enbaxadorea zeukan eskuinaldean; eta Espainiako enbaxadorea, Diego Mª de Gardoqui y Arriquibar, ezkerraldean.

1797an, Torinoko enbaxadore izendatu zuten, eta, bertan, Napoleon Bonaparterekin izan zuen elkarrizketa. Torinon hil zen 1798ko azaroaren 12an.

 

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×