Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Euskaldun batzuk historian zehar

Eduardo Chillida “Eskulturako hutsunearen eta metalaren erreferentzia”

 

Eduardo Chillida Juantegui (Donostia, Euskadi, 1924 – Ibidem, 2002) euskal eskulturagilea zen. Burdinan eta hormigoian egindako lanengatik zen oso ospetsua, eta Julio Gonzálezen nahiz Pablo Picassoren tradizioaren jarraitzaile nabaria ere izan zen.

Pedro Chillidaren eta bere emazte Carmen Juantegui sopranoaren hirugarren semea zen. Real Sociedad futbol-taldeko atezaina izan zen, baina lesio baten ondorioz utzi behar izan zuen. Hemeretzi urte zituela, Arkitektura ikasten hasi zen Madrilgo Unibertsitatean, baina bertan behera utzi zuen, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan eskulturan eta marrazketan bakarrik jardutea erabaki zuenean.

Bere jarduera 1948. urtean-edo hasi zen Parisera joan zenean. Bertan, Pablo Palazuelo ezagutu eta lagunak egin ziren.

1950ean, Donostiara itzuli, Pilar Belzuncerekin ezkondu eta Villaines-sous-Boisen finkatu ziren, Oiseko Bailarako Departamentuko Frantziako Uharteko eskualdeko herrixka frantsesean, hain zuzen ere. Bere lehenengo semea jaio zenean, Donostiara itzuli zen behin betiko, eta Hernaniko sutegi batean hasi zen lanean. Bertan, burdinak funtsezko aldaketa eragin zuen bere lan-ibilbidean. Pablo Palazuelo adiskideak iradoki bezala, 1954an banakako lehenengo erakusketa egin zuen Madrilgo Clan galerian. 1964an, Pittsburgeko Carnegie Instituteko Eskultura Saria jaso zuen.

  1. urtean, Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina jaso zuen Madrilen; eta, 1983an, Europäischer der Künste saria, Estrasburgon. Londreseko Royal Academy of Artseko Ohorezko Kide izendatu zuten. 1984an, Pariseko Grand Prix des Arts et Letres saria eman zioten. Era berean, Arteetako Asturiasko Printzea saria ere jaso zuen 1987an; eta Japoniako Sari Inperiala, 1991n.

Bere bizitzako azken zatian, Chillidak berak Chillida-Leku museoa sortu zuen Zabalaga baserrian (Hernani, Euskadi). Eskulturagileak euskal eraikin tradizionala birmoldatu zuen, eta artistaren lanak inguruko lorategi-eremu ezin handiagoan jarri zituzten ikusgai. 2000. urtean, azken aldiz ikusi ahal izan genuen museoan bertan egindako ekitaldian, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko honoris causa doktore izendatu zutenean. Fuerteventurako Tindaya mendiko proiektua utzi zuen egin gabe, ez zelako 2002ko abuztuaren 19an artista hil baino lehen egin.

Bere bizitzan, ezin konta ahala sari eta kondekorazio jaso zituen Chillidak, baina, horrez gain, mundu zabaleko ehunka erakusketatan ere parte hartu zuen; esate baterako, Veneziako Biurtekoa (1958), Carnegie saria (1965) edo Rembrandt saria (1975).

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×