bizkaia:talent

Euskadi zain duzu

Euskaldun batzuk historian zehar

Edurne Pasaban – Mendiarekin lotutako bizimodua

Email This Page

Edurne Pasaban Tolosan jaio zen 1973ko abuztuaren 1ean, eta lurreko 14 zortzimilakoak igo dituen lehenengo emakumea da. Horrez gain, Ingeniaritza Industrialean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Giza Baliabideen Kudeaketako Masterra egin zuen ESADE Business Schoolen eta Enpresa Institutuko irakasle elkartua da.

2001eko maiatzaren 23an, lehen aldiz igo zen Everestera (8.848 m). Handik aurrera, bere ibilbide profesional geldiezinari ekin zion mendi handietan: Makalu (8.465 m), Cho Oyu (8.201 m), Lhotse (8.516 m), Gasherbrum II (8.035 m), Gasherbrum I (8.068 m) edo Hidden Peak, K-2 (8.611 m), Himalaia, Nanga Parbat (8.125 m), Broad Peak (8.047 m), Dhaulagiri (8.167 m), Manaslu (8.156 m), Kangchenjunga, Annapurna (8.091 m) eta Shisha Pangma.  Izan ere, 2010eko maiatzaren 17an azken mendi horretara igo zenean, 14 zortzimilakoak egin zituen.

Arduraldi eta ahalegin horren ondorioz, ezin konta ahala sari irabazi ditu, eta, haien artean, Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina eta 2011ko Kirolari Onenaren Sofia Erregina Saria nabarmentzen dira.

Gaur egun, Edurnek bere kirol-ibilbidea bateratzen du enpresaren munduarekin daukan gero eta lotune handiagoarekin. Arlo horretan, hain zuzen ere, hizlari lan egiten du nazio-mailako zein nazioarteko enpresentzat, baita kirol, kultura eta hezkuntza arloko erakundeentzat ere.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×