Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Euskaldun batzuk historian zehar

Jon Kortajarena “Top modela eta aktorea”

Jon Kortajarena Redruello (Bilbo, Euskadi, 1985eko maiatzaren 19a) euskal modeloa eta aktorea da.

2009ko ekainean, Jon Kortajarena Munduko 10 Gizon Modelo Arrakastatsuen artean 8. postuan zegoela adierazi zuen Forbesek.

Kortajarena 2003ko irailean eman zen jakitera, lagun batek Bartzelonako show batera joateko eskatu zionean. Bertan, gaur egun ere bere ordezkaria dena ezagutu zuen, eta modaren munduan saiatzeko konbentzitu zuen. Jonek Madrilen izan zuen bere lehenengo esperientzia modelo moduan, eta, harrezkero, lan-ibilbide sendoenetakoa eratzen hasi zen gizonen modaren munduan.

Bere jaioterria den Bilbotik, mundua zeharkatzen hasi zen harik eta New Yorkera iritsi eta aldi baterako bertan geratuko zela erabaki arte. 2004an, udazkeneko ibiltokian egin zuen debuta Emporio Armanirentzat; eta, Milanen zein Parisen, John Gallianorentzat. Urte berean, Roberto Cavalli Just Cavalliren kanpainako aurpegia izan zen Ellen Von Unwerthen kamerapean; eta Versaceren kanpainakoa, Steven Meiselen kamerapean. Ibiltokietan, diseinugile handientzat desfilatu du: Gianfranco Ferre, Dolce & Gabbana, Salvatore Ferragamo, Giorgio Armani, John Galliano, Chanel, Jean Paul Gautiel eta Missoni, besteak beste, harik eta munduko diseinugile ospetsuenen ezinbesteko modeloa izan arte.

Kortajarenak ibiltokietan nahiz kanpaina ospetsuenetan lan egin du. Terry Richardsonek argazkiak atera zizkion Tom Fordentzat, eta, horren ondorioz, harreman profesional estua ezarri zuen diseinugile handiarekin. Bederatzi denboraldiz hainbat proiektutan elkarrekin lan egin ondoren, Jon Kortajarena Tom Ford diseinugilearen fetixa izan zen elkarren osteko bederatzi denboralditan.

2014ko abenduaren 15ean, “Bilboko Ospetsua” saria eman zioten hiribilduko udaletxean egindako gala hunkigarrian.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×