Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Euskaldun batzuk historian zehar

Jorge Oteiza “Eskulturako ikonoklasta”

 

Jorge de Oteiza Enbil (Orio, Euskadi, 1908ko urriaren 21a – Donostia, Euskadi, 2003ko apirilaren 9a) euskal eskulturagilea zen. Izan ere, Eskulturaren Euskal Eskolako ordezkari gorenetakoa izan zen.

Bere jarduera artistikoa Donostian hasi zen 20ko hamarkadan, euren abangoardia hirian bertan garatzen zuten gazteak ezagutu zituenean. Kubismoak eta primitibismoak eragin ezin handiagoa izan zuten Oteizaren lehenengo lan eskultorikoetan.

Konstruktibismotik heredatutako saiakuntzan oinarrituta, Oteizak bere Saiakuntzazko asmoa (1955) lanari ekin zion. Izenburu horren babespean, São Pauloko Biurtekoan aurkeztu zen (1957), eta eskulturako ezohiko saria lortu zuen. 1959an, amaierara iritsi zela ulertu zuenez, eskulturagintza bertan behera uzteko erabakia hartu zuen. Bost urteko jardun horretan, Oteizak garrantzi handiko eragiketa garatu zuen, bere lanak Europako tradizio geometrikoaren bidean lekuratzean eta neoplastizismo zein konstruktibismo sobietarra aldarrikatzean. Europako estetika geometrikoak berreskuratu zirenez eta euskal kulturan eragin handia izan zutenez, Euskal Kulturaren Eskolako oinarriak zehaztu ziren, eta, bertan, Eduardo Chillida izan zen artearen merkatuko ordezkari preziatuena.

60ko eta 70eko hamarkadetan, Oteizak euskara bera eta bere herriko herri-adierazpenak ikertu zituen. 1963an, Quousque tandem…! Ensayo de interpretación del alma vasca liburua argitaratu zuen. Bertan, euskal herri-kultura eta nortasuna defendatu zituen, eta, aldi berean, estetika bera proposatu zuen jakintza guztia biltzeko zientzia moduan. 1969an, Oteizak Debako Eskola sortu zuen ideia horiek abian jarri ahal izateko. Lan kritiko eta teorikoen osagarri, olerkiak ere idatzi zituen: Existe Dios al noroeste (1990) edo Itziar, elegía y otros poemas (1991).

Oteiza abangoardien epealdiaren eta gerraosteko belaunaldiaren arteko artista zubia izan zen, eta sektore artistiko, kultural zein politikoetan izan zuen eragina. Urruna bezain kritikoa izan zen aitorpen ofizialekin, eta, beti-beti, bere jarrera ikonoklasta bereziari eutsi zion arlo ideologikoan nahiz politikoan.

  1. urtean, bere legatua dohaintzan eman zion Nafarroako herriari. 2003ko udaberrian hil ondoren, Jorge Oteiza Fundazioa ireki zuten Nafarroako Altzuzako udalerrian, bere etxea eta tailerra izandako lekuan, hain zuzen ere.

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×