Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Euskaldun batzuk historian zehar

Paco Rabanne “Modako jenio metalgilea”

Francisco Rabaneda Cuervo 1934. urtean jaio zen Euskadiko Pasaiako udalerrian. Bere ama Balenciaga euskal diseinugilearen jostun-burua zen; eta aita, indar errepublikarretako koronela. Jatorri horrek zeresan handia izan zuen bere bizitzan. Espainiako Gerra Zibilean, gudaroste frankistek bere aita fusilatu zuten. 1939. urtearen ondoren, Frantzian erbesteratu behar izan zen familia: lehenengo eta behin, Morlaixen; eta, geroago, Les Sables-d’Olonnen. 1951tik 1963ra, Arkitektura ikasi zuen Parisko Arte Ederretako Goi Eskola Nazionalean. Bere ikasketen amaieran, modako hainbat eta hainbat zirriborro zituen.

Mundu zabalean, oso ospetsua da ehungintzan egin zituen sorkuntza-lanengatik eta era guztietako koloreak zein testurak erabiltzeagatik. Berezko talentuaren gidaritzapean, burdinazko gizon honek inolaz ere jarri ezin ziren saiakuntzazko lehenengo trajeak kaleratu zituen 1964an, eta material garaikideak erabili zituen horretarako -metala, plastikoa-. Bere metalezko modeloengatik edo paperezko soinekoengatik, 60ko hamarkadako sare-kotaren asmatzailea diseinugile askorentzako erreferentea da. Modako dama handiak ere, Coco Chanelek, metalgilea zela adierazi zuen.

Ia-ia hogeita hamar urte geroago, bere laborategi-tailerrean jarraitzeko du gauzak bere erara egiten, baina, beti-beti, etorkizunari begira.

Arkatza ez ezik, kurrikak eta sopletea ere badira bere tresna gogokoenak, jostun batentzat nahikoa bitxia bada ere…

Bere ustetan 2000. urteko Arkudun Joana den emakumea da bere musa: “gizonak modu harrigarrian menderatzen dituen emakume borrokalaria”.

Ohore eta sari ugari jaso arren, argi eta garbi adierazi du beretzat bolumenak, espazioan nabe moduan sortutako eredu bakarrak asmatzea dela garrantzitsuena: plastikozko mahai-tresnaz apaindutako piknik-jantziak, botila-lepoz egindako boleroak eta plaketa artikulatuz egindako tunikak.

Horrez gain, bere lurrinak eta kosmetikoak ere badira artelanak, baita oso errentagarriak ere, Frantzian daukan lantegian 3.000tik gora tona produktu ekoizten dituztelako urtean.

Paco Rabanne margolaria eta diseinugilea ere bada. Bere margolanak Valbonnen jarri ditu erakusgai, eta bere testura ospetsuetan inspiratutako sei aulkiko bilduma ere aurkeztu du Maison et Objet azokan (Etxea eta objektua). Nabarmendu egin beharra dago 1999an “Ultraviolet” lurrina sortu zuela eta ordura arte ezezagunak ziren kolorea zein ontzia zituela.

 

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×