Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Etorkizuneko apustua

Bizkaia, euskal enpresa nagusien egoitza

Mundu mailan energia eolikoaren esparruan liderra den enpresak, 150 urtetik gorako historia daukan bankuak edo Espainiako banaketa-enpresa nagusietako batek Bizkaian daukate egoitza. Izan ere, IberdrolaBBVAedo Eroski funtsezko piezak dira Euskadiko ekonomian.

Bizkaian daude euskal enpresa nagusien egoitzak, azkeneko hamarkadan ekonomia suspertzeko eta hazteko apustu sendoa egin duten konpainiak. Lehen aipatutakoez gain, euskal lurraldea da Kutxa Bank, Euskaltel edo CAF bezalako enpresen sorlekua ere.

Iberdrola

Iberdrolaz hitz egitea mundu mailako energia sektorearen barruan maila goreneko enpresa bati buruz hitz egitea da; munduko hirugarren energia enpresatzat jotzen da. Izan ere, Bizkaia Talent-eko bazkide den ehun urtetik gorako enpresa hau energia eolikoaren nazioarte mailako enpresa liderretako bat da eta Espainiar Estatuko lehen energia taldea, industria proiektu sendo eta errentagarri bati esker lortu duena.

40 bat herrialdetan jarduten du, 30.764 langile dauzka eta 30 milioitik gora bezero; Iberdrola erreferentziako postuan kokatzen da nazioarte mailan.Horren isla da Erresuma Batuan operadore nagusienetako bat izatea; gainera, Ameriketako Estatu Batuetan energia eolikoaren ekoizle handienetako bat da eta Mexikoko sortzaile pribatu nagusia. Guzti horrez gain, azkeneko urteotan haren lidergoa finkatu du Brasilgo bezero gehien dauzkan elektrizitate banatzaile gisa.

Nazioarteko hedapena 2012an sendotu zuen, banaketari, energia berriztagarriei eta I+G+b buruzko proiektu ugari garatu zituenean eta Ekialde Ertaina bezalako eremu berrietara iritsi zenean; eremu horretan, nabarmentzekoa da Qatarren sare adimendunen instalaziorako ekimena.

  • Egoitza: Iberdrola Dorrea Abandoibarran, Bilbo, Euskadi
  • Industria: Elektrizitatea
  • Produktuak: Elektrizitatea, Gas naturala
  • Lehendakaria: D. Ignacio Sánchez Galán
  • Diru-sarrerak: 1.728,0 milioi €
  • Langileak: 30.764

Baina mundu osoan zehar bulegoak dauzkan energiaren sektoreko enpresa garrantzi honek Bilbotik jarduten eta zuzentzen du, Iberdrola Dorretik, hain zuzen ere. Eraikin hori Cesar Pelli argentinar arkitekto prestigiodunak diseinatu zuen eta Bilbo hiriaren eraldaketa prozesuko azken mugarri garrantzitsua izan da; 165 metroko altuerarekin, Euskadiko eraikinik altuena da eta hiriko finantzen ikono bihurtu da denbora gutxian.

Bankuen sektorea: Kutxabank eta BBVA

Bankuen sektorera pasatuz, sektoreko erreferente garrantzitsuak direnKutxabank eta BBVA bankuen egoitza nabarmentzen da Bizkaia.

k

Kutxabank kaudimenari dagokionez aparteko egoera batekin sortu zen. Hiru euskal aurrezki kutxen bateratze-prozesutik sortutako bankua da: BBK(Bizkaia Talent-eko bazkidea), Kutxa eta Vital, horietako batzuk ehun urtetik gorako historia daukatenak.

  • Egoitza: On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia 30, Bilbo, Euskadi
  • Industria: Bankuak
  • Produktuak: Finantza-serbitzuak
  • Lehendakaria: D. Mario Fernández
  • Diru-sarrerak: 65.940,2 milioi€ (2013)
  • Langileak: 7.046 (2013)

113.674 milioi euroko negozio-bolumenarekin (2013ko lehenengo seihileko datuak), hasieratik dauka ezin eztabaidatuzko lidergoa tradizionalki jardun izan duen lurraldeetan, bere estrategia bertako banku-eredu batean zentratuz.

bbva

Bankuen sektorearekin jarraituz, ezinbestekoa da 150 urtetik gorako historia daukan banku bat nabarmentzea: BBVA (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria).

XIX. mende erdialdetik ehun finantza-erakunde baino gehiagoren partaide izan den bankua da, batuz joan direlarik, haien enpresa proiektuak handitzeko eta gaur egun den bankua bilakatzeko: Estatuko bigarrena aktiboen bolumenean eta Europa mailako bosgarrena.

  • Egoitza: San Nikolas Plaza 4, 48005, Bilbo, Euskadi
  • Industria: Finantzak eta Aseguruak
  • Produktuak: Finantza-zerbitzuak
  • Lehendakaria: D. Francisco González Rodríguez
  • Guztizko aktiboa: 633.073 milioi € (2013)
  • Langileak: 110.000

BBVA hainbat bankuren negozio minoristen integrazioaren emaitza da; urteetako lanaren ondorioz, mundu mailan erreferente eta banku sarituenetako bat izatera iritsi da.

Bilbon, 1857an haren sorreraren lekuko izan zen hirian errotua, BBVA aitzindari izaten ari da geroago eta globalagoa den merkatuak ezartzen dituen beharretara egokitzen, XXI. mendeko bankura egokitzen, azken batean.

Prestigio handiko finantza-argitalpenek integrazioaren eraginkortasuna aitortzen diote eta, 2000. urtean, munduko banku onen bezala aukeratu zuten (Forbes), baita Espainiako onena (The Banker) ere eta, 2001. urtean, Latinoamerikako (Forbes) eta Europako (Lafferty) bankurik onena.

Euskaltel

e

Telefoniaren munduan, Euskaltel da Banda Zabaleko Internet Zerbitzuak, Telebista Digitala, Telefonia Finkoa eta Mugikorra eskaintzen duen Euskadiko telekomunikazioetako operadorea. Zuntz optikozko bere sarearen zabalkundearen aldeko apustuari esker (330.000 kilometrorekin), telekomunikazioen merkatuan lider izatera iritsi da Euskadin.

Sortu zenetik, 1.700 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin du gure lurraldean belaunaldi berriko sarea (NGN) zabaltzeko, Estatuan ezein operadorek egin duen inbertsiorik handiena. Horrek, Euskadin aberastasuna eta enplegua sortzen lagundu du, zuzeneko 500 lanpostu baino gehiagorekin eta zeharkako 3.000 lanposturekin.

  • Egoitza: Derio, Bizkaia, Euskadi
  • Industria: Telecomunikazioak
  • Produktuak: Telefonia, Internet eta kable bidezko telebista
  • Lehendakaria: D. Alberto García Erauzkin
  • Diru-sarrerak: 336,5 milioi € (2007)
  • Langileak: 537

Horrela, Euskaltel bereizten duen ezaugarria da bezeroei telefono bidezko arreta eskaintzeko zerbitzu guztiak Euskadin dauzkan operadore bakarra izatea, horrekin ere lurralde historikoko enpleguari eta aberastasunari lagunduz.

Nazioarte mailan, sare propioa eta era guztietako zerbitzuak garatzeko erabateko gaitasuna duen Europako lehen operadore mugikor independentea izateagatik nabarmentzen da. Apustu horrek bere isla dauka euskal merkatuan; Euskadi Estatuaren buruan kokatzen da eta eskualdeko erreferente gisa Europar Batasunean.

Horrela, azkeneko urteotan kudeaketa-bikaintasunagatik hainbat sari jaso ditu, hala nola, Euskalit-ek emandako Urrezko Q saria 2008. urtean, sari hori jaso duen enpresa gazteena eta sektoreko lehenengoa izan zelarik.

Mondragon Taldea

mondragon

Azkenik, ezinbestekoa da munduko lehen kooperatiba taldea aipatzea, Mondragon Taldea, alegia, eta talde horrek Euskadin daukan garrantzia eta, Bizkaiari dagokionez, bereziki, bertan sortu eta bizi baitira taldeko enpresa kooperatiboetako asko.

Mondragon Taldea Bizkaia Talent-eko bazkide da eta sektore produktibo ezberdinetako kooperatiben arteko lankidetzarako izpiritutik sortu zen.

  • Egoitza: Arrasate, Euskadi
  • Industria: Enpresa-korporazioa
  • Produktua: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza
  • Lehendakaria: Txema Gisasola Jn.
  • Diru-Sarrerak: 14.081 milioi € (2012)
  • Langileak: 80.321 (2012)

Azkeneko urteotan izugarri handitu da Mondragon Taldearen negozio-zifra, hein handi batean, nazioartekotzearen gehikuntza handiaren eraginez.

“Gizakiak eta herriak gehien ezberdintzen dituena da bizi dituzten inguruabarren aurrean daukaten jarrera. Gogoangarri izatea eta gertarien bilakaera eurek aldatzea erabakitzen dutenek abantaila izango dute aldaketaren emaitzei pasiboki itxoitea erabakitzen dutenekiko”.

José María Arizmendiarrieta

(MONDRAGON TALDEAREN sortzailea eta Esperientzia Kooperatiboaren dinamizatzailea)

Filosofia horrekin, Mondragon Kooperatiba-korporazioak, haren almentengatik eta langile kopuruagatik, gaur egun Euskadiko lehen enpresa-korporazioa eta Espainiar
Estatuko zazpigarrena izatea lortu du.

Guztira, 256 enpresa eta erakundek osatzen dute taldea; horietatik erdiak, gutxi gorabehera, kooperatibak dira. Antolamenduari dagokionez, Mondragon Taldea lau arlotan banatzen da: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza.

Mondragon Taldea bere jarrera berritzaileagatik gailentzen da, 14 zentro teknologikok eta esklusiboki I+G-ean lan egiten duen 822 pertsonako giza-taldeak osatzen duten sarearen bitartez gauzatzen dena.

1956an ekin zion Mondragon Taldeak arrakastaren bideari, Arrasateko bost gaztek egungo Korporazioaren lehen unitate produktiboa ezarri zutenean: ULGOR (gaur egun Fagor Etxetresna Elektrikoak), hasiera batean petroliozko berogailu eta sukaldeak ekoizten zituen eta taldearen arlo industrialaren funtsezko ardatz bihurtu zen.

Eroski

e

Banaketaren esparruan, nabarmentzekoa da Eroski
kontsumoko kooperatiba, bi bazkide mota dituena:
langileak eta kontsumitzaileak.

  • Egoitza: Elorrio, Bizkaia, Euskadi
  • Industria: Elikadura/Banaketa
  • Produktuak: elikagaiak, ehunkiak, oinetakoak eta etxetresna elektrikoak. Gaur egun, bidaia agentzia, kirol-dendak, lurrindegiak, optikak, gasolindegiak, aseguruak, telefonia mugikorra eta abar ere badauzka.
  • Lehendakaria: Agustin Markaide Soraluce
  • Diru-Sarrerak: 6.221 milioi € (2012)
  • Langileak: 38.420 langile; horietatik 12.620 langile bazkideak dira.

Eroski Espainiar Estatuko banaketa-enpresa nagusienetako bat da, formatu
ezberdineko 2.100 denda baino gehiagorekin eta kutxetatik 364 milioi igarotzerekin;
horrek, eguneko milioi bat bezerotik gora suposatzen du.

CAF

caf

Garraioaren industrian, CAF gailendu egiten da euskal lurraldearen barruan eta sektoreko erreferente gisa kokatzen da mundu mailan. Gaur egun, bost kontinenteetan aritzen da; proiektu garrantzitsuak dauzka Brasilen, Erresuma Batuan edo Txinan.

  • Egoitza: Beasain, Euskadi
  • Industria: Garraioa eta Energia
  • Produktuak: Automotoreak, tranbiak, unitate elektrikoak, lokomotorrak, bagoiak,
    tren-osagarriak eta energia berriztagarriak.
  • Diru-Sarrerak: 1.721,2 milioi € (2012)
  • Lehendakaria: Jose Maria Baztarrica Garijo
  • Langileak: 7.000
  • Filialak: CAF Power & Automation, Seinalia, Ennera, CETEST, BZKf, Sempere, Lets,
    WF, Lander eta NEM Solutions

CAF enpresak gurpildun era guztietako materialez eta tren-osagarriz osatutako produktu aukera zabala eskaintzen du. Halaber, enpresaren helburu nagusietako bat da garraio jasangarriko sistemak sortzea. Horrela, konpainiak garraiobide eraginkorragoak eta ingurumenarekiko errespetuzkoagoak eskaintzeko irtenbide teknologiko berriak eskaintzen ditu.

Gainera, CAFek trenen gurpildun materialen ekoizpenean eta hornikuntzan mundu mailako lidergoa bilatzen du, gehienezko fidagarritasuneko teknologia gorenarekin;
horrela, kontinente guztietan dauzka proiektuak.

Euskadin betebehar garrantzitsua dauka, izan ere, Bilboko Tranbia, Gasteizko
Tranbia, Euskotrenen TD 2000 Lokomotorra, Bilboko Metroa (S/500, S/550, S/600) eta Euskotrenen Aldirietako Trena CAFek Beasainen eta Irunen dauzkan lantegietan ekoizten baitira; lantegi horietan, era guztietako tren-materiala ekoizten da, baita ardatzak eta gurpilak ere.

Ingeniaritza Sektorea: SENER eta Idom

Eta historikoki industriala den lurralde honetan ezin falta ingeniaritzan Estatu mailako lehenengoa eta bigarrena direnak, SENER eta Idom. Biek ala biek, nazioarte mailan oihartzun handia daukate eta Bizkaia Talent-eko bazkideak dira, aurrez aipatutako Iberdrola, Kutxabank eta Mondragon Taldea bezala.

SENER

sener

50 urteko esperientziako bermearekin, SENER Ingeniaritza
Zibilean eta Arkitekturan, Ingeniaritza Aeroespazialean,
Aeronautikoan eta Ibilgailuen Ingeniaritza, Jarduketa eta Kontroleko Sistemetan, Energia eta Prozesuetan eta Ontzi-ingeniaritzan liderra eta nazioartean erreferente den Ingeniaritza eta Eraikuntzako enpresa da.

Gaur egun, agerikoa da enpresak daukan potentziala, Aljeria, Argentina, Brasil, Txina, Hego Korea, Arabiar Emirerri Batuak, Espainia, Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Mexiko, Polonia eta Portugalen banatuta dauzkan 2.500 profesional eta 17 bulegoekin.

  • Egoitza: Areeta, Bilbo, Euskadi
  • Industria: Ingeniaritza
  • Zerbitzuak: Ingeniaritza Zibila eta Arkitektura, Ingeniaritza Aeroespaziala,
    Aeronautikoa eta Ibilgailuena, Jarduketa eta Kontroleko Sistemak, Energia eta
    Prozesuak eta Ontzi-ingeniaritza
  • Diru-Sarrerak: 1.174.935 milioi € (2012)
  • Lehendakaria: Jorge Sendagorta Gomendio
  • Langileak: 2.500

Ingeniaritzaren munduan egin duen ibilbidean zehar, hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Capital sariketako Epaimahaiaren Sari berezia (2013); European Construction Institute erakundearen Urteko Proiektuari Saria eta Gasaren Europako Konferentziako Sarietakogas natural likidotuaren (GNL) proiektuari saria, biak 2012. urtean. Eta 2011.
urtean, European Business Awards prestigiodun sarietan, azken saria eskuratu zuen Berrikuntzaren kategorian, baita US CSP Today Saria ere, ‘Urteko Ingeniaritza’ kategorian.

IDOM

idom

1957an sortu zenetik, Idom enpresaren ezaugarri bereizgarria
izan da etengabe hazten ari den enpresa izatea.

Enpresak azkeneko urteotan egindako lanari esker, Talde Lider eta diziplina anitzeko
talde gisa kokatu da; 2.500 profesional baino gehiagok lan egiten du bost
kontinenteetako 16 herrialdetan.

Nazioarte mailan, etengabea da enpresaren garapena; 2012an, Espainiatik kanpoko jarduera enpresaren negozio-zifraren %75ekoa izatera iritsi zen. Arkitekturako mundu mailako ehun enpresa garrantzitsuenak jasotzen dituen BD World Architecture’s Annual Survey britainiar argitalpenaren arabera, Idom Europako 8. postuan kokatzen da fakturazioan, Espainiar Estatuan, Portugalen, Erresuma Batuan, Belgikan, Errumanian eta Polonian dauzkan proiektu garrantzitsuekin.

  • Egoitza: Bilbo, Euskadi
  • Industria: Ingeniaritza
  • Zerbitzuak: Industria eta energia, azpiegiturak, aholkularitza, arkitektura
  • Lehendakaria: Fernando Querejeta Jn.
  • Langileak: 2.500 baino gehiago

Gaur egun, Ingeniaritzaren arloa (industria, energia eta ingurumena) eta azpiegituren eta arkitekturaren sektorea hartzen ditu eta mundu mailan erreferentea da arlo horietan guztietan. Gainera, I+G+b produktuak garatzen dituen ikerketa-ildo bat ere badauka.

Bilboko itsasadarraren ertzean dago enpresaren egoitza, Deustuko kanaleko
gordetegi franko zaharrean.Bulegoek eta ikerketa eta garapenerako espazioek
13.000 metro koadroko azalera hartzen dute.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×