Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Etorkizuneko apustua

Euskadi munduarekin konektatutako

Nazioarteko aireportuak, Europa hegoaldeko portu atlantiko handienak eta Espainiako eta Europako hiriekin lotzen gaituen tren eta autobus sareak gure eskumenean jartzen dute nazioarteko edozein helmuga, tartean, munduko finantza eta merkataritza gune nagusienak; eta horrek, negozioak egiteko merkatu erakargarri bilakatzen du Bizkaia.

Bizkaiko hiriburuak, Bilbok, hiri handi baten baliabide guztiak dauzka, baina tamaina ertaineko hiri baten bizi-kalitatearen abantaila guztiekin.  Espainiar estatuko iparraldeko gune ekonomiko eta finantzari nagusi bezala eskaintzen dituen erraztasunen artean, bide- eta tren-azpiegitura garrantzitsuak, penintsula iparraldeko nazioarteko aireportu garrantzitsuena, Europa hegoaldeko portu atlantiar handiena, Iberiar Penintsularekin eta Europako hainbat hirirekin konektatutako autobus geltokia, kontinente zaharreko metro modernoena, tranbia eta abar daude.

Azpiegitura moderno hauek guztiek Bizkaia munduarekin konektatzen dute eta, hainbat industria eta berrikuntza sektoretako bere posizio gailenarekin batera, inbertitzeko, negozioak egiteko, harreman komertzialetarako… eskualde erakargarri gisa kokatzen dute.

Lurrez…

Komunikaziorako Bizkaiko azpiegitura nagusienetako bat tren-sarea da, Bilbao Abando Geltokitik, Irun-Hendaia bidean, Espainia eta Frantziako eta Europako gainerako hiririk garrantzitsuenekin lotzen duena.  Sare hori abian den “Euskal Y” proiektuarekin handituko da; proiektu hori Europan zeharko Madril-Gasteiz-Dax ardatzaren barruan dago, hiru euskal hiriburuak europar tren-sarearekin lotzen dituen abiadura handiko linea.

M

Metroa da egungo Bizkaiaren ikurretako bat. Norman Foster Jaunak diseinatutakoa, Europako modernoena da eta ez du Bilbo eta metropoli area bakarrik zeharkatzen, hiri inguruko aldiri tren bezala funtzionatzen du eta Bizkaiko lurralde historikoko leku turistikoenetako batzuekin lotzen da, hala nola, Portugalete, Santurtzi, Getxo edo Plentziarekin. Metroak 15 urte baino gehiagoko historia dauka eta hiriburuan eta haren eragin-eremuan mugitzeko garraiobide perfektua bilakatu da; izan ere, bikain funtzionatzeaz gain, Abandoko Geltokiarekin konektatzen du (geltoki horretatik irteten dira ibilbide luzeko trenak eta aldiriko linea batzuk), Autobusen Termibus Geltokiarekin eta Renferen aldiriko linea batzuekin (San Mameseko geltoki intermodaletik) eta Euskotrenen aldiriko linearekin (Alde Zaharreko geltokia, San Nikolas irteeran); azken honek Txorierriko udalerriekin lotzen du Bilbo, tartean, Zamudiorekin, eta hantxe dago Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa. Hiriburuaren beste ikur battranbia da, hiriaren alde historikoa eta modernoa lotzen dituen garraiobide isil eta ekologikoa.

T

TermibusBilboko autobusen geltoki nagusia da; handik irteten dira inguruko hiriburu eta hiri nagusietarako ibilbideak eta Frantzia, Alemania, Belgika, Holanda, Britainia Handia, Suitza, Errumania edo Maroko bezalako nazioarteko helmugetarako autobusak.

Bilbao_Termibús

Bide-azpiegiturak ere garrantzitsuak dira. Azkeneko urteotan, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak inbertsio handiak egin dituzte errepideen kalitatea eta bide-eskaintza hobetzeko, baita trafikoaren kontrola hobetzeko ere, bide-segurtasun handiagoa eskaintzeko, ahal den neurrian ingurumenarekiko inpaktua minimizatzeko eta irisgarritasun jasangarria mesedetzeko helburuarekin.

Itsasoz…

Nerbioi itsasadarraren Kantauri itsasoko ibai-ahoan kokatzen diraBilboko Portuaren azpiegiturak; Bilboko Portua Europako Arku Atlantiarreko garraio eta logistika gune garrantzitsuenetakoa da, merkatu guztietarako itsas zerbitzu eskaintza zabalarekin. Europako eta mundu osoko merkatu nagusiei irekita dago eta, aldi berean, Azuqueca de Henares, Coslada eta Burgosko Villafria portu lehorrekin komunikazio ona dauka, trenez eta errepidez.

puerto_bilbao

Airez…

Bilboko Nazioarteko Aireportua hiritik 12 kilometrora soilik kokatuta dago, Loiu udalerrian, eta Bizkaia munduarekin lotzen duen komunikazio-bide nagusia da, astean dauden nazio eta nazioarte mailako 400 hegaldi baino gehiagori esker. Santiago Calatrava prestigiodun arkitektoak diseinatutakoa da eta aire-linea nagusietako batzuk aritzen dira (Air France, Lufthansa, Iberia, Air Berlin, Alitalia, Aer Lingus, Air Europa, SN Brussels Airlines…); aire-linea horiek zuzeneko ibilbideak eskaintzen dituzte Europako leku askotara eta hegaldiak gainerako kontinenteetara. Gainera, oso ondo komunikatuta dago gainerako euskal lurraldeekin.

A

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×