bizkaia:talent

Euskadi zain duzu

Etorkizuneko apustua

Lankidetza teknologikoa, lehiakortasunaren zerbitzura

Email This Page

Euskadik kooperazio-izaera duten ikerkuntza zentroen sare sendoa dauka eta sare horren misioa da ezagutza berriak sortzea eta horiek euskal enpresei ematea, haien lehiakortasuna areagotzeko.

25 urte baino gehiagoan finkatuta dagoen  zientzia, teknologia eta berrikuntza sistema sendoa dauka Euskadik, haien sorreran eta garapenean izandako Eusko Jaurlaritzaren, Euskadiko hiru Foru Aldundien (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba), eragile pribatu eta publikoen, unibertsitateen, ikerketa zentroen eta enpresen parte-hartzeari esker. Lankidetza horrek agerian uzten du, eraldaketarako eta hazkunde ekonomikorako motor bezala, berrikuntzarekin euskal gizarteak daukan konpromisoa.

Zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sistemako eragileen elkarrekintza mesedetzeko eta ekoizpen-sarearen eskaerak sare honen ahalmenekin artikulatzeko, Enpresako Berrikuntzaren baloreak inplementatzera bideratutako egitura, ekintza-lerro eta programa ugari eta Euskadin zehar martxan jartzen diren ekintza guztientzako euskarri izango den Sarea ezarri dira.

Ikerketa Kooperatiboko Zentroak

I

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen (ZTBES) eragileetako bat Ikerketa Kooperatiboko Zentroak (KIZ) dira, Euskadiko zientzia eta teknologia gaitasunak optimizatzeko sortutakoak.Ezagutza berriak sortzeaz gain, zentro horien egitekoak dira eskualdaketa teknologikoa, goi-mailako prestakuntza eta ikerketen emaitzen ustiaketa komertziala. Ikerketa Kooperatiboko Zentroen sarea zazpi zentrok osatzen dute:

CICBiomagune

CIC biomaGUNE (Biomaterialen Ikerketa Kooperatiboko Zentroa)

Nanomaterialen eta irudi molekularraren arloetan jarduten du. Zentroaren helburu nagusia da biomaterialen esparruko jakintza zientifikoak eta teknologikoak sortzea, sustatzea eta aplikatzea, ikerketarako eta garapen esperimentalerako jarduera sistematikoen bitartez. Hamar ikerketa-taldez osatuta dago eta Irudi Molekular eta Funtzionalerako Instalazioa dauka, 2009an Instalazio Zientifiko-tekniko Berezi gisa aitortutakoa.

CICBiogune

CIC bioGUNE (Biozientzien Ikerketa Kooperatiboko Zentroa)

Irabazi asmorik gabeko erakundea da, biozientziaren arloan ikerketan jarduten duena. Ikerketa biomedikorako eta berrikuntza teknologikorako aurrerapen handiak lortu ditu Euskadin. Zentro honen ikerketak argitalpen ugaritan jaso izan dira eta hainbat patente erregistratu ditu.

CICmargune

CIC marGUNE (Errendimendu Handiko Fabrikazioko Ikerketa Kooperatiboko Zentroa)

2002. urtean eratu zen, lankidetzan, euskal enpresen lehiakortasun-maila handitzen laguntzeko bikaintasunezko ikerketarako ekimen aitzindari bezala. Manufacturing arloan nazio- eta nazioarte-mailan erreferentziako zentro gisa finkatzea eta Euskadiko enpresak, haien lehiakortasunagatik, sektore honetan mundu-mailan aitortuak izatea ahalbideratzea dira bere helburuak.CICmicrogune

CIC microGUNE (Mikroteknologien Ikerketa Kooperatiboko Zentroa)

Industriara bideratutako mikrosistemen teknologiako proiektuak garatzen ditu, mikrosentsore mekanikoen, mikrofluidiko/mikroanalitiko eta mikrooptikaren arloetan. Bere helburuen artean daude goi-mailako ikerketa garatzeko eredu zientifiko-teknologiko kooperatibo bilakatzea eta, ezagutza eta teknologiaren transferentziaren bitartez, euskal enpresen lehiakortasuna sendotzen laguntzea.

CICnanogune

CIC NanoGUNE (Nanozientzien Ikerketa Kooperatiboko Zentroa)

Nanozientzien eta nanoteknologien mundu-mailako oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua lantzen ditu. CIC NanoGUNEk garatu zuen gero Euskadiko berrikuntzarako arlo estrategikoetan arrakastaz barneratu den ikerketa kooperatiboaren kontzeptua.

CICtourgune

CIC tourGUNE (Turismoaren Ikerketa Kooperatiboko Zentroa)

Turismoaren eta mugikortasunaren arloko ezagutza sustatzen du eta potentzialki turismoaren esparruari aplika dakizkiokeen existitzen diren gaitasun eta jakintzak jasotzen ditu. Gainera, esparru ezberdinetako eragileen arteko lankidetzarako eta elkarrekintzarako aliantzak bultzatzen ditu: enpresak, unibertsitatea, zientzia eta teknologiaren euskal sareko eragileak eta eskualdeko eta Europa mailako herri-administrazioak.

CICenergigune

CIC EnergiGUNE (Energia Teknologiaren Garapenerako Euskal Fundazioa)

Energia metatzearen, tenperatura altu eta ertaineko eguzki-energiaren, itsas-energien eta bioenergien arloetan hainbat ikerketa ildo dauzka. Zentro honek CIC Birtuala dauka eta horrekin, energiaren esparruan gainerako eragileek egindako ahalegina koordinatuko da, existitzen diren gaitasunak optimizatuz eta eboluziorako ildo koherente bat kudeatuz.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×