Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Etorkizuneko apustua

Bilbo, merkataritzarako eta negozioetarako elkargunea

Bilboren dinamismo industrial, ekonomiko eta finantzarioak merkataritza eta negozioetarako turismoaren nazioarteko erreferente gisa kokatzen dute munduan hiria bera eta haren metropoli eremua.

Bizkaiko lurralde historikoaren hiriburuan, Bilbon, eta haren metropoli eremuan altzairua, automozioa, energia, makina-erreminta, aeronautika, informatika eta elektronika edo ekipo-ondasunen industriak eta enpresak aurkitzen dira. Euskadirentzat hain estrategikoak diren motor ekonomikoen kontzentrazio horrek,Burtsaren merkatua eta Espainiako Estatuko iparraldeko Parke Teknologiko eta Zientifiko handiena hartzeaz eta Europako banku nagusienetako bat den BBVA bankuaren egoitza izateaz gain, Euskadiko hiriburu ekonomiko gisa kokatzen dute Bilbo.

Bilboren dinamismo industrial, ekonomiko eta finantzarioa europar batez bestekoa baino handiagoa da eta negozioetarako gune ezin hobea bihurtzen dute; negozio horiek aspalditik sustatzen dira, sektore ezberdinetako enpresen kongresuak eta batzarrak antolatuz.

Merkataritza eta negozioen turismoaren nazioarteko erreferente gisa Bilboren eta haren metropoli eremuaren rola indartzeko, tamaina ezberdinetako kongresuak, azokak eta gertaerak hartzera bideratutako bi azpiegitura berri eta moderno eraiki ziren: Bilbao Exhibition Centre eta Kongresuen eta Musikaren Euskalduna Jauregia.

P

Bilbao Exhibition Centre (BEC) 2004. inauguratu zen eta 150.000 metro koadrotik gora dauzka, gertaera ezberdinetara egokitzeko askotariko konfiguraziodun sei pabilioietan banatuta.Batzarretarako zentro moderno bat ere badauka, 18.000 metro koadrotik gorakoa eta edukiera eta konfigurazio ezberdinak dituena. Kongresuen eta Musikaren Euskalduna Jauregiak, bestalde, 58.200 metro koadroko funtzio anitzeko konplexu handi bat eskaintzen du 1999. urtetik, ekonomia, enpresa, erakunde, gizarte eta kultura esparruetako askotariko jarduera ugari ospatzeko.  Munduko Kongresuen Jauregi onena izendatu zuten 2003 urtean.

B

Bizkaiko hiriburuak kongresuak, laneko batzarrak, jardunaldiak, mintegiak eta prentsaurrekoak egiteko areto egokiak ere baditu, hoteletan eta beste eraikin batzuetan (Arriaga Antzokian, Alhondigan, John Jauregian, etab.).

Merkataritza eta negozioen turismo eskaintza garrantzitsu honek hotel-azpiegitura zabal baten babesa dauka, bai hiriburuan, bai haren metropoli eremuan; lehen-mailako komunikazio-begizta baten laguntza ere badauka, nazioarteko aireportuari, Europarekin lotzen duten trenbideari eta autobus zerbitzuari, Espainiako Estatuko iparraldeko portu nagusiari eta bide-sare modernoari esker.

Kongresuak eta negozio-batzarrak antolatzen erreferentzia-gune gisa Bizkaiko hiriburuak daukan kokapenak erakundeen babes aktibo baten laguntza ere badauka. Bilboko Udalaren Bilbao Turismo organismoakBilbao Convention Bureau izeneko sail bat dauka, kongresuak, batzarrak eta bidaiak antolatzeko informazioa eta aholkularitza eskaintzera eta gertaerak hartzeko hiriaren hautagaitza aurkezteko euskarri teknikoa eskaintzera zuzenduta dagoena.

Bizkaiko Topaketak

Bilbon eta metropoli eremuan egiten diren kongresu eta azoka garrantzitsuenen artean, honakoak nabarmentzen dira:

Makina-erremintaren Espainiako Bienala (MEEBI)

Espainiar Estatuko industriaren esparruko gertaerarik garrantzitsuena da. Dagoeneko 27 aldi ospatu dira; Europar Batasuneko herrialdeetako erosleak eta gaur egun makina-erremintaren sektoreko esportazioen helmuga nagusiak diren merkatu eta herrialdeetako profesional ugari batzen da azoka horretan.

bienal

Cumbre Industrial y Tecnológica 

Industria eta Teknologiaren Goi Bilera

Merkatuan egon nahi duten mekanizatuetako enpresa txiki eta ertainentzako derrigorrezko hitzordua. Ekimen honen helburua da sektore industrialaren eta teknologikoaren garapenaren motor gisa jardutea, fabrikazio-prozesuen intereseko esparru guztiei espazio bakar bat emanez.

Bilbao Marine Energy Week (BMEW)

Sinaval Eurofishing azokaren barruan ospatzen da eta itsas energiei buruzko Europako kongresu handiena da. Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), Tecnalia Korporazioak eta Bilbao Exhibition Centre-ek osatutako aliantzak antolatzen du eta mundu-mailako aditu nagusiak eta energiaren eta itsas munduaren sektoreetako Europako enpresa liderrak batzen ditu.

Euskal Encounter

Informatikako zaletu eta profesionalen batzar jendetsua da; lau egunetan zehar ezagutzak trukatu eta ordenagailuen munduarekin lotutako era guztietako jarduerak egiten dituzte. 1993. urtetik ospatzen da eta Europa mailako era honetako gertaera beteranoenetako bat da.

Expovacaciones

Turismoaren nazioarteko batzaldia sektoreko azken berritasunen topalekua izaten da. Euskadiko, Espainiar Estatuko eta nazioarteko bidaia agentziak, turismoko operadoreak eta organismoak batzen dira, sektoreko profesionalei eta, oro har, publikoari aisialdirako eta astialdirako euren proposamenak ezagutarazteko. Egoitza eta data berean, publiko gehien erakartzen duten beste gertaeretako bat ospatzen da, Expoconsumo.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×