bizkaia:talent

Euskadi zain duzu

Etorkizuneko apustua

Euskadiko zerga-sistema propioa

Email This Page

Euskadiko zerga-sistema propioak, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako eskubide historikoetatik eratorriak, beren berezko ezaugarri nabarmenetakoa irudikatzen du. Izan ere, XIX mende amaieratik gaur egunera bitarteko Euskadiko historia ekonomikoa ezingo litzateke ulertu hiru Lurralde Historikoen eta Espainiako Estatuaren arteko zerga-itunaren figura gabe, hots, Kontzertu Ekonomikoa deitua gabe.

Zerga-sistema propio horren jatorria kasik duela 150 urte aurkitzen dugu. Lehenengo euskal Kontzertu Ekonomikoa 1878koa da eta 1937ra bitartean bost izan dira. Diktadura frankistaren garaian, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetan eten egin zen “probintzia traidoretzat” hartuak izan zirenean. 1981ean, berreskuratu egin zen, Autonomia Estatutura gehitu zen eta 2002 eta 2007 aldian berritu egin zen.

Zerga-erregimen propioa eta kupoa

Euskal Kontzertu Ekonomikoaren egitate berezia, Espainiako Konstituzioko Lehenengo Xedapen Gehigarrian aitortzen dena, Euskadiko Autonomia Estatutuan jasotzen da; bertan esaten da Espainiako Estatuaren eta Euskadiren arteko zerga- eta finantza-izaerako harremanak “Kontzertu Ekonomikoaren edo Hitzarmenen foru-sistema tradizionalaren arabera arautuko direla”.

Horrela, Espainiako Estatuaren baitan, Euskal Lurralde Historikoak diraestatuetako zerga-administrazioen antzeko gaitasun arautzailea eta kudeatzailea duten zerga-erregimen propioa duten bakarrak. Halaber, Euskal Kontzertu EkonomikoakEuskadiko eta Espainiako Estatuko gainerako zerga-sistema desberdinen garapen harmoniatsua ziurtatzen duen zerga-harmonizaziorako arauak ditu.

Euskadin, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundiek biltzen eta erabakitzen dute herritarrek zein zerga ordaindu behar dituzten. Hortik lortutako diru-sarrerekin, Euskadiko biztanleek eskatzen dituzten zerbitzu publikoak eskaintzeak eragindako gastuak ordaintzen dira (azpiegiturak, obra publikoak, gizarte-ekintza, kultura eta abar). Horretaz gain, diru-bilketatik jasotako zatirik handiena Eusko Jaurlaritzaren aurrekontua finantzatzeko erabiltzen da, zeina, era berean, lurralde historikoetara bideratzen den.

Bestalde, Euskadik Espainiako Estatuko diru-kutxara ekarpena egiten du, horri kupoa deitzen zaio; beraz, kupoa Autonomia Erkidegoei (esaterako, Euskadiri) transferitu ez zaizkien eta Estatuak hiru lurralde historikoei eskaintzen dizkien eskuduntzak ordaintzen laguntzeko ematen den zenbateko ekonomikoa izango da. Transferitu gabeko eskuduntza horien artean, besteak beste, honako hauek leudeke: Defentsa, Kanpo Gaiak, kanpo-ordezkaritza, erakunde komunen mantentzea, esaterako, Kongresua, Senatua, ministerioak, azpiegiturak –portuak, aireportuak, AVE trenak– eta abar.

Kupoa Batzorde Misto batean erabakitzen da, hamabi kidek osaturiko batzordean, Euskal Lurralde Historikoetako foru-aldundi bakoitzeko kide batek, Eusko Jaurlaritzako hiru kidek eta Estatuko administrazioko sei kidek osatzen dute.

Kontzertu ekonomiko organoak

cuadro1_sistemafiscal

Zerga-koordinazio, -harmonizazio eta -lankidetza

Alderdi arautzailean arreta jartzen badugu eta zerga zuzenei dagokienez, Euskadik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko ZergaSozietateen gaineko Zerga, Ondarearen gaineko Zerga eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga propioak ditu.

Euskadiren zerga-eskuduntza hiru Lurralde Historikoetako erakundeei dagokie. Hala eta guztiz ere, Eusko Legebiltzarrari dagokio zerga-koordinazio, -harmonizazio eta –lankidetzari buruzko legeak onartzea.

Horrela, Eusko Legebiltzarrak 3/1989 Legea onartzea erabaki zuen, printzipio hauek garatzen dituena eta Euskadiko Zerga-Koordinazioko Organoa eratzen duena, Euskal Lurralde Historikoetako foru-aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzarekin. Organo horren funtzioa hiru Lurralde Historikoetako zerga-araudiaren koordinazio-, lankidetza- eta harmonizazio-printzipioak sustatzea da.

Modu berean, Kontzertu Ekonomikoak Foru-Ogasunei (Bizkaikoari, Arabakoari eta Gipuzkoakoari) Zergadun Ez Egoiliarren Errentaren gaineko Zerga eskatzeko eskuduntza ematen die, Estatuko araudi bera aplikatuz, Euskadin establezimendu iraunkorra duten zergadun ez egoiliarren kasuan izan ezik. Egoera horretan, gaitasun arautzailea izango dute eta Sozietateen gaineko Zergan ezarritako arau berdinak aplikatuko dituzte.

Zeharkako zergei dagokienez, bi zerga-alderdi garrantzitsutan –Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta Zerga Bereziak– harmonizazio-maila handia da, zerga horien izaeratik bertatik eratorria, Europar Batasunaren baitan ere harmonizatuak. Horrela, Euskal Lurralde Historikoetako Foru-Ogasunen eskuduntzak zergaren kudeaketako alderdi zehatzetara mugatuta geratzen dira.

Aldiz, duen diru-bilketa gaitasunari dagokionez zeharkako zergaren hirugarren figura, hots, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga, Euskadiko erakundeek modu autonomoan arautu dezakete hein handi batean.

Araugintza-Gaitasuna Zerga Itunduetan

cuadro2_sistemafiscal

Giltzarria

Pascual Jover, Caja Vital-eko lehendakariordeak Euskal Kontzertu Ekonomikoari buruzko iritzien artean adierazten duen gisan, egun, Kutxabank euskal bankua osatzen duena, “Kontzertua giltzarria da euskal autonomian. Hori kentzea fikzio politikoa litzateke, ikuspegi funtzionaletik nahiz politikotik ulergaitza litzatekeena. Estatutua ezin da Kontzerturik gabe ulertu.”

Bestalde, Josu Bergara 1995 eta 2003 bitartean Bizkaiko Ahaldun Nagusia izan zenak, bere txostenean honako hau gehitzen du: 2001: Kontzertu Ekonomikoa berritzeko urtea“Euskal Kontzertu Ekonomikoa ez da bizitza mugatua duen kontratua, baizik eta, Konstituzioak aitortutako eta babestutako Eskubide Historiko bat da eta Autonomia Estatutuaren arabera, Estatuaren eta Euskadiren arteko zerga-harremanetan erabili behar den tresna da (…) Kontzertu Ekonomikoa eta hortik datozen arauak bere etorkizuna ziurtatzeko eskura dituen tresnak erabiltzen dituen gizarte baten erabaki subiranoak dira”..

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×