Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Hezkuntza bikaina eta espezializatua

Euskadi aurrenekoa da, Estatu osoan, hezkuntza-bikaintasunari dagokionez, “Hezkuntza-politikak Espainian: Hezkuntza Bikaintasunaren Rankinga 2019” txostenaren arabera, zeinetan Etikaren Aldeko Profesionalak elkarteak 58 adierazle alderatu dituen, Espainiako hezkuntza-arloko kopuruetatik eskuratuak guztiak.

Euskadi dago sailkapeneko lehen postuan adierazle hauetan: bizi-itxaropen handiena hezkuntzan sei urterekin, batxilergoan graduatuen tasa gordina, selektibitatea gainditzen dutenen kopurua, ikasteari goizegi uzten diotenen tasa txikiagoa, itunpeko ikastetxeen ehunekoa, gastu publikoa ikasleko, baliabide informatikoak eta atzerriko hizkuntzak.

Goi-mailako ikasketen hezkuntza-eskaintza Euskadin bere errealitate zientzia, teknologia eta enpresen errealitatearekin lotutako gaietara bideratuta dago, era horretan, lehiakortasuna eta hazkunde ekonomikoa erraztuz.

Hezkuntza lehiakortasuna eta hazkundea lortzeko faktore giltzarria da edozein ekonomiatan. Hezkuntzan inbertitzen duten gizarteak gehiago hazteko gai dira eta krisialdiari hobeto aurre egiten diote, batez ere, kalitatezko hezkuntza sustatzen bada. Horixe da Euskadiren kasua, berrikuntzarekin eta sistema produktiboaren gaitasun eskaerekin estuki lotutako ikasketa espezializatuen eskaintzarekin.

Populazioaren %81,1ek bigarren hezkuntza ikasketak amaitu ditu eta 25 eta 64 urte bitarteko pertsonen %26k unibertsitate ikasketak dauzka, EB 25eko %23,1aren aurrean. Azken talde horretatik %25,9 zientzia eta teknologian lizentziadunak dira; EB 25ean, portzentaje hori %13,1ekoa da. Gainera, langileen %13,1ek ikerketan lan egiten du.

Hirugarren mailako hezkuntzari dagokionez (unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasketak), 25 eta 64 urte bitarteko pertsonen %45ek ikasketa-maila hori zeukan. Eurostatek jasotako portzentaje horrek 27en Europako herrialde guztien gainetik kokatzen gintuen; onenen rankingean Finlandia (39,3), Irlanda (37,7) eta Norvegia (37,6) geneuzkan atzetik. Portzentaje horrek nasaiki gainditzen du Europako batezbestekoa, 26,8, hain justu.

EstudiosTerciarios_v2_EU

Halaber, Zientzia eta Teknologia alorreko Unibertsitate mailako ikasketadun pertsonei dagokienez, Europar Batasuneko herrialdeen artean, Euskadi nagusitzen da, %43,1 graduaturekin, Europako %22,6ko bataz bestekoaren aurrean.

GraduadosCienciaTecnologia_EU

Gainera, Euskadi ikasleko gastuan ere Europako liderretako bat da; alderdi hori funtsezkoa da giza kapitalaren garapenerako. Horrela, lehen hezkuntzaren eta hirugarren mailako hezkuntzaren arteko etapetan, hezkuntza erakundeetan ikasleko gastu osoa 12.048 EAPkoa (Erosteko Ahalmenaren Parekotasuna) izan zen gure Lurralde Historikoan, 2009an, eta ELGAren batez bestekoaren (9.252) eta Europar Batasunaren (9.122) gainetik kokatu zen, beraz.GastoEducacion_v2_EU

Talentia

Euskadik, Talentia bezalako programen bitartez, unibertsitateko ikasleak sustatzen ditu. Bizkaia Talent-ek Deustuko Unibertsitatearekin, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan sustatutako ekimen honen helburua da gaitasun handiena duten hiru euskal unibertsitateetako ikasleak lan-mundura egoki sartzeko eta haien garapen profesionalerako orientatzea eta euren inguruneko zientzia, teknologia eta enpresen errealitatearekiko ikasleen loturan laguntzea.

Bizkaiko Lurralde Historikoan nazioarte-mailan prestigioa duten bi unibertsitate kokatzen dira, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea; baita Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UNED) zentro elkartu bat ere. Euskadin Mondragon Unibertsitatea ere aipatu behar da, goi-mailako hezkuntzaren Euskadiko beste pilareetako bat.

Ikerketa eta prestakuntza: Unibertsitate-sistema

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) publikoa da eta, bere tamainagatik, Estatu espainiarreko unibertsitate-sistemako garrantzitsuenetako bat da. Bere jarduera ikertzaile handiagatik eta jakintzaren arlo guztietako graduko eta gradu-ondoko eskaintza zabalagatik nabarmentzen da; horien artean, Saiakuntza-zientzietako eta Osasun-zientzietako titulazioak gailentzen dira.

Bizkaiko campusean hamar fakultate eta unibertsitate-eskola daude eta hantxe prestatzen dira 23.000 ikasle. Lau zentro tekniko dauzka (Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa, Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoa, Meatze eta Herri-lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola eta Industri Ingeniaritza Teknikoko Bilboko Unibertsitate Eskola); ikastetxe horietan, honako graduak eskaintzen dira, besteak beste: Ingurumen-ingenieritza, Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza, Industria-teknologiaren Ingeniaritza, Telekomunikazioaren Ingeniaritza Teknikoa, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza eta Kudeaketaren eta Informazio-sistemen Ingeniaritza Informatikoa.

Halaber, Leioan dagoen Medikuntza eta Odontologiako prestigiodun Fakultatea ere nabarmentzekoa da; diziplina horietako graduak eskaintzeaz gain, Fisioterapia ikasketak ere egin daitezke. Osasun-zientzien ikasketak Erizaintzako Unibertsitate Eskolarekin osatzen dira; eskola hori ere Leioan dago.

125 urteko historiarekin, Deustuko Unibertsitatea prestigio handiko erakundea da gizarte zientzien, zientzia ekonomikoen eta juridikoen arloetan. Jesusen Lagundiara lotuta dago – Loiolako San Inazio santu euskaldunak sortutako ordena – eta unibertsitate horretako ikasgeletan filosofiako, zuzenbideko, politikako edo enpresa munduko pertsona nabarmenek ikasi zuten. Unibertsitate pribatu honek bi campus dauzka, bata Bilbon eta bestea Donostian, eta 10.000 ikasle inguru dauzka. Bilboko egoitzan sei fakultate eta unibertsitate eskola kokatzen dira (Zuzenbidea, Teologia, Ingeniaritza, Ekonomia eta Enpresa Zientziak, Psikologia eta Hezkuntza, Gizarte eta Giza Zientziak); 7.000 gaztek ikasten dute hantxe.
Deustuko Unibertsitateko irakaskuntzako sistema eta bertan garatzen diren ikerketa-azterlanak mundu mailan ezagunak dira, baina beste guztien gainetik nabarmentzen diren bi arlo dauzka: Zuzenbidea eta Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioa. Horrela, Zuzenbideko Fakultatean, espezializatutako gradu-ondoko ikasketekin (enpresa, arlo fiskala, nazioartea, etab.) osatu daitekeen prestakuntza sendo eta prestigioduna jasotzen dute ikasleek.

1886tik, fakultate honetako ikasgelek izen handiko jurista eta politikari bihurtu diren ikasle asko hartu dituzte. Deustuko irakaskuntza-metodoak Zuzenbidearen ikaskuntza ekonomiaren eta enpresaren munduari lotuago dauden beste diziplina batzuekin lotzen du, karrera hori amaitzea lortzen duten ikasleak profesional sendo bilakatuz.

Negozioen Eskolak(Deusto Business School), bere aldetik, negozioen hezkuntzaren sektore nazioarteko erreferente eta etorkizuneko liderren prestatzaile bilakatu nahi du. Eskola hori definitzen duten ezaugarrien artean, berrikuntza, ekintzailetasuna eta pentsaera sortzailea nabarmentzen dira. Bilbon ekin zion bere ibilbideari 1916. urtean, Comercial izenarekin, eta Donostiako ESTE batu zitzaion beranduago. Ordutik hona, gaur egun enpresa eta finantza-erakunde handietan postu nabarmenak dauzkaten profesional handiak prestatu ditu.

Bizkaiko goi-mailako hezkuntza eskaintzan sartzen da Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UNED) Zentro Elkartua ere, Portugaleten dagoena. UNEDen eskaintza akademiko guztiaz gain, hizkuntzak ikasteko aukera ere ematen du, CUID (Hizkuntzen Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatea) zentroari esker. Praktika Juridikoko Eskolaren egoitza bat ere bertan dago; eskola horretan, Zuzenbidean lizentziadunek eta azkeneko bi ikasturteetako ikasleek, haien ezagutzetan sakontzeko aukera dute..
Enpresak eta Unibertsitatea

En 1997, la Mondragon Korporazioak (MCC), munduko talde kooperatibo handienak, 1997. urtean, Mondragon Unibertsitatea (MU) unibertsitate pribatua jarri zuen abian; MU-ren berezitasuna da Euskadiko enpresa-sareari osorik emanda dagoela, bereziki, korporazioa osatzen duten kooperatibei. Erakunde akademikoa Irakaskuntza Teknikoetan eta Ingeniaritzetan, Enpresa Zientzietan, Hezkuntza Zientzietan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan espezializatuta dago.

Etorkizuneko sektore berrien garapenerako Sustapen Zentroari eta i+G+I sustatzen duen Garaia Berrikuntza Guneari ere estuki lotuta dago MU, biak ala biak MCC-k sustatutako proiektuak. Halaber, enpresa talde honek prestakuntzaren eta enpleguaren arteko harremana sustatzea bilatzen du, Bizkaian dauden Politeknika Ikastegia Txorierri (Derio) eta Lea Artibai Ikastetxea (Markina) bezalako Lanbide Heziketako ikastetxeekin.

2011-2012 ikasturtean, Mondragon Unibertsitateak Basque Culinary Center, ireki zuen Donostian, Zientzia Gastronomikoen eta Sukaldaritzaren Gradu homologatua eskaintzen duen munduko lehen fakultatea. Gainera, gastronomiaren arloko ikerketa-zentro propioa dauka. Ikastetxe abangoardista honen helburua da goi sukaldaritzako profesionalen eta, zuzenean edo zeharka, gastronomiarekin harremana duten enpresa-sektoreen ezagutzaren ikerketa eta transferentzia sustatzea.

Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Mondragon Korporazioa (MCC) Bizkaia Talent ekimenaren bazkide dira eta horrek are gehiago baieztatzen du talentuaren aldeko haren aldeko apustua Euskadin.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×