Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Euskadi, nomada digitalentzako ingurunea

Teknologiari eta digitalizazioari esker, bestelako lan-ingurune bat aukeratu dezakegu. Nomada digital askok eta askok nahiago dute ordenagailu eramangarriarekin natura bete-betean eseri, bulegoan edo beren jatorri-herrialdean aritu ordez.

Euskadi lurralde erakargarria da talentuarentzat eta nomada digitalentzat. Gero eta jende gehiagok bisitatzen gaitu, dela tarte laburretarako, dela egonaldi luzeagoetarako. Izan ere, gurean bada aukerarik aldi berean lan egin eta bidaiatzeko.

Coworking espazioak
Gero eta jende gehiagok dihardu lantoki finko bati lotu gabe, eta oso ezagun egin dira telelana edo bulego mugikorra, batez ere nomada digitalen artean: munduko edozer txokotatik lan egin dezakete, ordenagailu eramangarri bat baino ez dute behar.

Hala, lantokiak garrantzia galdu du. Baina, produktibo izateko, askok nahiago dute ondo bereizi lana eta aisialdia. Coworkinga da hori lortzeko aukera bat.

Bilbao Hostel Coliving, ekintzaile eta profesional gazteei behin-behinean ostatu emateko
Bilbao Hostel Coliving zientziaren, teknologien edo artearen alorrean talentua duten gazteak behin-behinean hartzera bideratuta dago: unibertsitate-prestakuntza amaitzen edo osatzen ari diren gazteak (masterrak, doktoregoak…) eta aipaturiko esparru horietakoren batean ikerketa- edo lanbide-proiektuak garatzen ari direnak behin-behinean Bilbon. Pertsona horiek beren kabuz jo ahalko dute espazio horretara, edo bertako enpresek, ikerketa-zentroek edo unibertsitateek bideratuta. Ezagutu Bilbao Hostel Coliving!

Deskontu bereziak ostatuan, urrunetik lan egiten dutenentzat
Enkarterri Bizkaiko eskualde bat da; Bilbotik minutu eskas batzuetara, natura bete-betean aritu gaitezke telelanean, inguru guztian paisaia bukolikoak ditugula, batere jende-pilaketarik gabe. Eskualdeko turismo-agentziak (Enkartur) deskontu bereziak aplikatzen ditu landetxeetan, hoteletan eta apartamentu turistikoetan, 10 eguneko egonaldietarako.

Langile desplazatua zara edo telelanean diharduzu?
Jakin nahi duzu Gizarte Segurantzak nola funtzionatzen duen, eta eskuratu nahi duzu xehetasun gehiago kotizazioei, pentsioei, langabeziari eta telelanari buruz? Hementxe topatuko dituzu gako guztiak!

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×