Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Lekualdaturiko langilea zara edo telelana egiten duzu?

Gizarte Segurantzari buruzko web-mintegia, erakunde publiko horrek nola funtzionatzen duen jakiteko eta zenbait kontu hobeto ezagutzeko: kotizazioak, pentsioak, langabezia, telelana, etab. Horretarako, Alberto Tellería Moreno eta Guillermo Rosete Fuentes bildu ditu, Bizkaiko Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko (GSDN) Administrazio Zuzendaria eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko (GSIN) Pentsiodunen Probintzia Zuzendariordea, hurrenez hurren.

GSIN eta GSDN erakunde publikoak Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioari atxikita daude, Gizarte Segurantzako Sistemaren kudeaketaren barruan:

  • GSIN: Gizarte Segurantzako Sistemaren laguntza ekonomikoak kudeatzen eta administratzen ditu, IMSERSOk edo autonomia-erkidegoetako zerbitzu eskudunek kudeatu beharrekoak izan ezik, bai eta osasun-laguntza jasotzeko eskubidearen aitorpena ere, legeria aplikagarria nazio-mailakoa edo nazioartekoa den alde batera utzita.
  • GSDN: enpresen inskripzioa kudeatzen eta izapidetzen du; langileen afiliazioa, altak eta bajak; kotizazioaren eta kuoten eta Gizarte Segurantzako Sistema finantzatzeko gainerako baliabideen bilketaren kudeaketa eta kontrola; etab.

Hona hemen, laburbilduta, saiotik ateratako zenbait gako:

  1. Oinarrizko printzipioa: lan egiten den herrialdean kotizatu behar da.
  2. Telelana: kotizatzen den herrialdean lan egin behar da.
  3. Lekualdaturiko langilea: zure enpresak lan egitera beste herrialde batera bidaltzen bazaitu, herrialde horretako Gizarte Segurantzari jakinarazi behar dio. Kasu honetan, hiru egoera gerta daitezke:
    • Europar Batasuna (EB)/Europako Esparru Ekonomikoa (EEE)/Suitza: inolako izapiderik egin gabe, Espainiako Gizarte Segurantzari gehienez 2 urteko epean jakinarazita.
    • Espainiarekin aldebiko hitzarmena duten 25 herrialde.
    • Espainiarekin hitzarmenik ez duten herrialdeak.
  4. Brexita: 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen lekualdaturikoen egoera Brexitaren aurreko bera da, Europar Batasunarekin 15 urteko akordioa sinatu ondoren.
  5. Pentsioak: azken kotizazioa non egin den edo bizitokia non dagoen, herrialde horrek ordaintzen ditu. Herrialdeak elkarren artean komunikatzen dira (ikus goian aipatu hiru egoerak), eta herrialde bakoitzeko legeekin batera “prorrata temporis” klausula aplikatzen da.
  6. Alta Gizarte Segurantzan: pertsona bat lanean hasten denean, haren alta automatikoki egiten da; hala, laguntzak jaso ditzake. Onuradunen kasuan, ezkontideak/seme-alabak, eskaera GSIN-n egin behar da.
  7. Kontsultak GSDO-n: CASIA (Baimenduari arreta emateko zerbitzua) delakoaren bitartez egin daitezke.

Sakatu botoia web-mintegian** sartzeko*.
*sartzeko, Bizkaia Talenten Be Basque Talent Network sareko kide izan beharra dago.
**web-mintegia gazteleraz ingelesezko azpitituluekin.

Webinar: Gizarte-segurantza

Sakatu botoia Gizarte-Segurantzako Sistemari eta Estatuko Enplegu-Zerbitzu Publikoari (SEPE) buruzko informazio orokorra dokumentua irakurtzeko.

Irakurri dokumentua

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×