Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Bizkaian nire bizilekua non finkatu dezakedan

Bizkaia kontratez beteta dago (itsasoa eta lurra, barnealdea eta kostaldea). Lurralde Historikoak bizitzen jartzeko herri eta hiribildu ugari eskaintzen ditu, zerbitzu nagusiak (osasunahezkuntza,aisialdiagarraioa) bermatuta daudela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin eta hiriburua, Bilbo, eta bere metropoli guztia erreferentzia-zeinu nagusi izanik.

Paisaien edertasuna, Lurralde Historiko osoan dagoen bizi-kalitate ona eta osasungarria, bertako jendearen izaera ekintzailea eta garapen pertsonalerako eta profesionalerako aukerak gehitzen badizkiogu, Bizkaia bera eta, baita bere lurraldea ere, bere lau puntu kardinaletako edozeinetan egoitza finkatzeko oso leku egokia dela ondoriozta dezakegu.

Horren adierazle dira horretarako eskaintzen dituen leku ugariak, hori bai, egoitza finkatzeko beharrek eta banakako berezitasunek baldintzatuta. Hori alde batera utzita, gustu guztietarakoak daude: hiriburutik, Bilbotik, bertatik hasi, duen glamour arkitektoniko guztiarekin eta kultura-, aisialdi- eta kirol-eskaintza zabalarekin, kostaldeko herri eta hiribilduetatik igaro, Plentzia, Mundaka edo Lekeitio nabarmenduz, Bizkaiaren barnealdera iritsi arte, non, nekazaritza-sektorea gailentzen den eta lasaitasunak eta relaxak denboraren joana baldintzatzen duten.

Bilbo

Bizkaiko hiriburuak jasan duen gizarte-, ekonomia- eta arkitektura-eraldaketa handiak, aldaketaren adierazle nagusia Guggenheim Museoa dela, turistentzako leku erakargarri ez-ezik, bizitzeko leku ideal ere bihurtu dute.

Ibaiadarraren eskuinaldearen eta ezkerraldearen egokitzapenak, horren adibide argia litzateke Abandoibarra eremua (Guggenheim Museoan hasten dena eta Euskalduna Biltzarren eta Musikaren Jauregian amaitzen dena), eta hainbat bizitegi-eremutan egindako hobekuntzek, hiritarrentzako aisiarako tokia irabaziz, Europan abalatutako ereduaren arrakasta azaltzen dute eta, baita, Lurralde Historikoaren hiriburua bisitatzen dutenena edo han bizi direnena ere.

bilbo

Baina horretaz gain, Bilbo Espainiako berdeguneen ehuneko handiena duen hiria izateaz ere harro egon daiteke; gainera, rankinean Euskal Lurralde Historikoetako beste bi hiriburuk jarraitzen diote. Izan ere, orografia Bilboren identitate zeinuetako bat da: mendearekin duen hurbiltasuna eta ingurune naturalarekin harremanetan egotearen abantailez gozatzeko aukera.

Udal-eskaintzak hiri-parkeak eta baso-parkeak barnebiltzen ditu:

  • Hiri-parkeak. Azken hamarkadan, Hiribilduko Udalak hiri barnean dagoen berdeguneen azalera milioi bat metro karratu baino gehiago gehitu du; horrela, egun, 327 hektarea ditu gozamenerako eta aisialdirako. Hain zuzen, 1994an pertsonako sei metro karratu edukitzetik 24 metro karratu edukitzera pasa da. Parkeak egokitu dira, horien artean, Kobetamendikoa, Larreagaburukoa, Miribillakoa, Gernikako lorategiak eta abar eta handitu egin dira Araneko eta doña Casilda parkeak. Guztira, Bilbok, egun, hogei bat hiri-parke ditu.
  • Baso-parkeak.Bilbok mila hektareatik gora gehitzen dituzten baso-parkeak ditu, hots, Artxanda, Avril mendia, Arnotegi, Pagasarri eta Arraiz; horietan, azken urteetan, jolas egiteko eta atseden hartzeko eremu berriak sortu dira. Horretaz gain, 18.500 zuhaitz landatu dira, neurri handi batean, bertakoak, hala nola: urkiak, bertako haritzak, pagoak eta lizarrak eta, baita, kanpoko beste mota batzuk ere, horien artean, ezkiak edo haritz gorria.

Hiri-parkeen eta baso-parkeen arteko konbinazioak Bilboko Eraztun Berdea deitua osatzen dute, zeinak, Bilboko bi mazelak elkartzea duen xede. Horiek guztiak elkarrekin 70 kilometroko pasealekuen bidez daude elkartuta, Bilboko ibilbide luzea (GR) eratuz.

Hiribilduak bertan bizitzeko biltzen dituen baldintza on horiek guztiekKontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundearen (OCU)2012ko azterketa batean islatzen dira. Azterketa horren arabera,espainiar estatuko laugarren hiririk onena da Bilbo bizitzeko, beste euskal hiriburu baten, Gasteizen, ondoren eta, besteak beste, Madrilen eta Bartzelonaren aurretik. Kontsulta egin zitzaienek beste hainbat alderdiren artean kultur eskaintza, garraioa, zerbitzuak etaosasun-sistema baloratu zituzten.

Lau arrazoi on horiei kirol-azpiegiturak gehitu behar zaizkie, San Mames Barria, Bilbao Arena Miribilla edo Bizkaia frontoiainstalazioekin eta astialdirako eta aisialdirako zona berriekin; horrela, balantza batera edo bestera okertuko da eta Bilbo banatuta dagoen zortzi barrutietakoren baten aldeko aukera egingo da, zeintzuek, hiriko 21 auzoak kudeatzen dituzten. Azken horietako batzuk honako hauek dira:

  • Deustu. Deustuko Unibertsitatearekiko hurbiltasunak, bertan, batez ere, ikasleak bizitzea eragin du. Modernitatea eta giro gaztea dira Bilboko zona horretan nagusitzen diren ezaugarriak. Ondo komunikatuta dago eta, auzoan, edo handik hurbil, zerbitzu guztiak ditu.
  • San Ignazio. Deustuko auzotik hurbil egoteak, hirigunean, unibertsitatetik hurbil eta ondo komunikatuta, bizitzeko toki egoki bihurtzen dute.
  • Indautxu. Hor aurkitzen da Bilboko hotel-eskaintzarik handiena; gainera, hiriko auzorik komertzialena da Alde Zaharrarekin batera eta zonarik turistikoena.
  • Alde Zaharra. Bere zazpi kaleak, merkataritza- eta ostalaritza-bizitza aktiboa, Somera kalea ‘poteoaren’ (tabernaz taberna mugitzea eta ardo on batez, garagardoaz edo bestelako edariez kantitate txikitan gozatzea) estandarte dela, eta bere pintxoek, museoek Alde Zaharra bizitzeko kontuan hartu beharko leku bilakatzen dute. Gainera, zona horretan daude Bidebarrietako liburutegia eta Arriaga Antzokia.
  • Santutxu eta Begoña. Azken urteetan, bi auzo horiek bizitzeko kalitatezko bizitegi-eremu bihurtu dira, nahiz eta, tradizionalki, Alde Zaharrarekin batera, langileen auzoak izan ziren. Egun, ez dira langileen auzotzat hartzen eta hiriburu bizkaitarrean bizitzen jartzeko asko estimatzen diren lekuak dira, bertan gauzatu diren aldaketei eta zerbitzuetan egindako hobekuntzei esker.
  • Txurdinaga eta Miribilla. Azken urteetan hazkunderik handiena izan duten auzo berriak dira, sustapen publikoko etxebizitzei esker. Horien inguruan zerbitzu multzoa sortu da.

txurdinaga

  • ZorrotzaurreBilbon egindako jarduera garrantzitsu berria da, irla bihurtuko dutena Deustuko kanala irekitzeko egindako lanei esker. Hiru kilometrotan hiriko bizimoduaren zati integral bilakatuko da. Zona horretan, hirigintza-jarduera garrantzitsuak gauzatuko dira, hala nola, etxebizitzak, lorategiak eta abar. Zorrotzaurreko Plan Berezia Zaha Hadid arkitekto andre anglo-irakiar ospetsuak (Pritzer Saria 2004an, Arkitekturako Nobel Saria) diseinatutako Master Planean oinarritzen da.

Inguruak

Baina Bilboz gain, badira hiriburutik hurbil dauden eta zerbitzu guztiak (garraioa, aisialdia, osasun-zentroak eta abar) dituzten beste herri batzuk ere, horien artean, Getxo, Euskadin bizi-kalitateari dagokionez lider dena Oviedoko Unibertsitateak egindako ‘Quality of life ranking of Spanish Municipalities’ azterketaren arabera, edo Leioa, Bilboko itsasadarraren eskuinaldean dagoena, Bilbotik 18 km eskasera eta hiriburuarekin metro biez komunikatuta dagoena.

Itsasadarraren bestaldean, besteak beste,Barakaldo, Santurtzi etaPortugalete ditugu, bizitzeko leku egokiak direnak zerbitzu-kopuru handia baitute, astialdirako zonak eta errepide nahiz metro bidez komunikazio oso onak (Bilbotik urrutien dagoen herri horietakora, hots, Santurtzira, 25 minutu behar dira ).

portugalete

Euskadiko udalerririk aberatsena ere nabarmentzen da, hots,Zamudio. Eustaten datuen arabera, 2010ean, herri horrek hiru Lurralde Historikoetako BPGd per kapitarik handiena izan zuen, udalerri horretan baitaude Bizkaiko Parke Teknologikoaren lursail gehienak. Gainera, paraje menditsu ederraz inguratutako zona da, errepidez eta trenbidez ondo komunikatua eta Bilbotik hurbil dagoena (12 km autoz).

Loiu da bizitzeko nabarmentzen den beste herri bat. Eta ez lehen aipaturiko estatistika horretan Euskadiko udalerririk aberatsenen rankinean laugarren tokian agertzen delako soilik, baizik eta, baita, duen bizitza- eta kalitate-maila handiagatik eta komunikazio onengatik ere; horien artean, udalerrian kokaturik dagoen Bilboko Nazioarteko Aireportua.

Kostaldean bizitzea

Bizkaiko paisaien edertasunaren adierazgarri nagusi Lurralde Historikoko kostaldeko herriak dira. 150 kilometroko itsasertza du, Ondarroa Muskiztik bereizten duena, 28 hondartzez osatua;Urdaibaiko Biosfera Erreserba nabarmentzen da, UNESCO-k horrela aitortua 1984an.

Plentzia eta Sopela aukera onak dira duten bizi-kalitateagatik eta nolabaiteko lasaitasunagatik; hiri handietako etengabeko zaratatik urrun, beren hondartzak erakargarri nagusi dituztela, batez ere, udan, familia osoak eta itsas kirola (besteak beste, surfa oso gogokodutenak) egin nahi duen oro erakartzen baitituzte. Bata zein bestea Bilborekin ondo komunikatuta daude, errepide onen (30 bat km) nahiz metro bidez.

Beste aukera batzuk honako hauek lirateke: Lekeitio, bere alde zaharra nabarmentzen da; Elantxobe, etxeak mazelan zintzilikatuta dituela eta Mundaka, nazioarte-mailan ezaguna dena ezkerreko olatuaren ‘indarragatik’. Hiriburuarekin errepidez nahiz garraio publiko bidez (trena, autobusa) komunikatuta daude.

Barnealdean bizitzea

Bizkaiaren barnealdea ezaugarritzen duena bere paisaia gorabeheratsua da, mendi garaiak eta landa-giroa nagusitzen den haranak. Hiru dira Lurralde Historikoko barnealdeko eskualdeak:Durangaldea eta Arratiako eta Urduñako haranak. Horietan, Erdi Aroko hiribilduak eta Urkiolako eta Gorbeiako parkeak nabarmentzen dira.

arratia

Bere inguruneko edertasun paisajistikoak (mendi-tontor garaiekin eta Ibaizabal ibaiaren pasabidearekin) definitzen du Durango.Zerbitzuen hiria da, 27.000 biztanletik gora dituena, eskualdeko burua, zerbitzu onak dituena eta ondo komunikatua garraio publikoaz (autobusa eta trena) eta Bilbo-Behobia autopista, hiriburura iristeko sarbide azkarrarekin (40 bat minutu).

Elorrio da barnealdeko nabarmentzen den beste hiribildu bat. Multzo historiko monumental aitortua izan zen eta XII eta XVIII. mende bitarteko jauregi eta armarriak dituzten etxe ugari ditu.

Arratiako haranari dagokionez, industriaren sektorean duen garrantzia azpimarratu behar da, zeinak, pertsona ugariri ematen dien lana. Izen bereko parke ederraren ondoan, Zeanuri, Artea edo Areatza herriak daude.

Bizkaiko barnealdeko hirugarren eskualdea Urduñako Harana da. Izen berdina duen herria bizitzeko toki egokia bihurtu da mendi-ibiliak, mendia eta paisaiak oso gogoko dituztenentzako.

Encarterriak, Mungia eta Gernika

Bizitzen jartzeko barnealdeko beste eremu batzuk EnkarterrienMankomunitatea, Mungia edo Gernika dira.

Enkarterrietako MankomunitateanZalla buruan dela, beren paisaien kolore berdea eta lasaitasuna gailentzen dira. Hiriburutik errepidez hurbilago dago Cadaguako Korridoreari esker; tren- eta autobus-zerbitzuak ere baditu

Zallatik oso hurbil Balmaseda dago, Bizkaiko Lurralde Historikoko lehenengo hiribildua. Metalak eta altzariak bertako ekonomian garrantzi handia dute; bere ondare-altxorren artean, besteak beste, Erdi Aroko zubia nabarmentzen da.

Balmaseda

Mungia da Mungialdeko eskualdearen erdigunea, zeina, honako eskualde hauek ere osatzen duten: Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe eta Meñaka. Herria ondo komunikatuta dago (Bilbotik 16 kilometrora soilik dago eta 10 minutura Loiuko aireportutik). Bizitzeko leku lasaia da, beharrezko zerbitzu guztiak (osasungintza, hezkuntza, garraioa) eta leku interesgarriak dituena, esaterako, Alde Zaharra, Olalde- Parkea-Euskal Herri Kirolen Museoa, Foruen Plaza, Agirre Jauregia, tren-geltoki zaharra edo Atxurizubi Zubia.

Bestalde, Gernika, batez ere, udalerri lasaia eta Bilborekin ondo komunikatuta dagoena da, bai trenez bai errepidez (Bilbora 45 bat minutu). Herri hau, mendeetan zehar, Bizkaiko herrien bilgunea izan da eta bertan dago Batzar-etxea; Gernikako arbola han altxatzen da; hor egiten dira ekintza sinbolikoak eta garrantzitsuak, esate baterako, Lehendakariaren (euskal presidentea) edo Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren (Bizkaiko Lurralde Historikoko lehendakaria) kargu-hartzea eta karguaren zina.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×