Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Bilbao Guggenheim, “munduko museorik ederrena”

Bilbo erreferentziako hiri bihurtu da, negozioen, turismoaren eta aisialdiaren nazio zein nazioarte mailako elkargune. Eta hein batean, lehen mailako azpiegitura handiei zor zaie hori: Guggenheim Museoa eta Kongresuen eta Musikaren Euskalduna Jauregia.

Bilbo hiriaren eta ingurunearen kultura, ekonomia, gizartea eta hirigintza biziberritzeko diseinatutako plan oso baten barruan sortu ziren eta bai Guggenheim Museoak, bai Kongresuen eta Musikaren Euskalduna Jauregiak, nasaiki bete dituzte euren helburuak. Guggenheim Museoak harengandik espero zen guztia gainditu du, bai alderdi artistiko eta kulturalari dagokionez, bai alderdi ekonomiko eta sozialari dagokionez. Euskalduna, bere aldetik, Estatuko kongresuen jauregien artean nagusi da eta lehen mailako erreferente lirikoa da.

Guggenheim Bilbao Museoa

Euskal administrazioetako arduradunak Solomon R. Guggenheim Foundation fundazioarekin harremanetan jarri ziren 1991. urtean, Bilbon arte moderno eta garaikidearen museo bat eraikitzeko proiektuarekin. Lankidetza berezi horretatik sortu zen 1997an Guggenheim Bilbao Museoa, arte moderno eta garaikidea askotariko ikuspegietatik batu, kontserbatu, ikertu eta erakusteko misioarekin.Hori guztia Frank Gehryk sortutako XX. mendeko arkitektura abangoardistaren obra enblematiko baten barruan; Gehry egungo mundu-mailako garrantzi eta eragin handienetakoa duen arkitektotzat jotzen da.

G

Bilbon, portu eta industria erabilerako moila izandako lekuan Guggenheim Museoa eraikita, hiria birmoldatzeko programa oso bat abiarazi zen eta Nerbioi itsasadarra berreskuratu eta kulturan eta aisialdian oinarritutako berrurbanizazio-plan handia egikaritu zen.

Titaniozko xaflekin forratutako haren egitura ausartak eta diseinu berritzaileak, inguruneko hiri-bilbean ezin hobeki integratuta,arkitekturaren funtsezko obra bilakatu zuten berehala. Eta horrek, barruan ikusgai zuen arte garaikideko bilduma handiarekin batera, hiriaren biziberritze ekonomiko, urbanistiko eta sozialaren motor berria bihurtu zuen eta Euskadiko bizitasunaren eta modernotasunaren benetako sinbolo.

 Guggenheim Bilbao, arteari irekitako espazioa

Museoa itsasadarraren ertzean kokatuta dago, pasealeku eta plaza erakargarriz inguratuta. Museoaren perimetroaren inguruan Louise Bourgeois, Eduardo Chillida, Yves Klein, Jeff Koons (hain ezaguna den Puppy-ren egilea, museoaren sarrerako atea “zaintzen” duen lorez estalitako txakur erraldoi itxurako estatua) edo Fujiko Nakaya bezalako sortzaileen piezak begiets ditzakegu.

Barruan, museoaren hiru solairuak erdiko atariaren inguruan antolatzen dira; atari hori da barrualdearen bereizgarrietako bat eta museoaren bihotza. Eraikinaren barrualdea eta kanpoaldea beirazko horma handiekin eta argizulo handi batekin lotzen dituzten kurbadun bolumenez osatutako espazio garbia da. Haren inguruan, bolumenekin eta ikuspuntuekin jokatuz, arte-erakusketara zuzendutako 20 galeriak daude.

Museoaren bilduma propioa nazio eta nazioarte mailako 70 artistaren 124 arte-lanek osatzen dute gaur egun; lan horiek lau selekzio txikitan antolatuta erakusten dira:

– Lehendabizikoa 50eko eta 60ko hamarraldietako artista iparramerikarretan eta europarretan zentratzen da, hala nola, Mark Rothko, Jorge Oteiza, Yves Klein, Antonio Saura, Willem de Kooning edo Eduardo Chillida.

–       Bigarren erakusketa 70eko eta 80ko hamarraldietan barneratzen da, Georg Baselitz, Christian Boltanski, Anselm Kiefer, Gerhard Richter, Francesc Torres edo Richard Long bezalako artista europarren belaunaldian.

–  Hirugarrenak Pop Artearen edo mugimendu horrekin lotutako sortzaileen legatua jasotzen du, besteak beste, Andy Warhol, Jean-Michel Basquiat, Robert Rauschenberg edo Alex Katz artistena.

–  Eta laugarren selekzioa 90eko hamarralditik aurrerako artista garaikideetan zentratzen da, hala nola, Juan Muñoz edo José Manuel Ballester artistetan.

Gainera, Guggenheim Bilbao Museoak bisitaria orientatzeko aretoa,Zero Espazioa, 300 jarlekudun auditorioa, denda-liburudenda bat, kafetegia eta nazioarteko eta kalitate handiko sukaldaritzako bi esperientzia eskaintzen dituzten bi jatetxe dauzka. Nerua JatetxeakMichelin izar bat dauka eta Josean Alija sukaldaria da arduraduna; abangoardiako sukaldaritza eskaintzen du, aroma, testura eta zapore iraultzaile eta berritzaileekin.Bistró Guggenheim Bilbao jatetxeak, berriz, proposamen informalagoaren aldeko apustua egiten du, baina, aldi berean, hautazko eta nortasunez betetako proposamena.

Condé Nast Traveller aldizkariak 2016ko “munduko museorik ederrena” izendatu du Guggenheim Bilbao Museoa

Guggenheim Bilbao Museoak lehen lekua du Condé Nast Traveller aldizkariak argitaratutako “The most beautiful museums in the world 2016” zerrendan, artea eta kultura kategorian.

Bidai aldizkari entzutetsuaren irakurleek Frank Gehryren arkitektura futurista eta diseinu berritzailea azpimarratu dute, baita eraikinaren lerro okerrak eta elkarri lotutako bolumen ederrak, titanioz eta kareharriz estalitakoak.

guggenheim-atardecer-1_790_1

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×