Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Mendizaletasuna eta mendi-ibiliak, euskaldunen grina

Zaila da, ezinezkoa ez esateagatik, Euskadin kirolaz hitz egitea euskaldunek mendizaletasunagatik eta mendi-ibiliengatik betidanik sentitu izan duten grina, gure herrialdeko orografia bereziak bultzatua, islatu gabe.

Hain zuzen, azken hamarkadetako Europako alpinista garrantzitsuenetako batzuk, jatorriz, Euskadikoak dira, esate baterako, Antxon Bandres Azkue, Andres Espinosa aitzindariak (Mont Blanc eta Kilimanjaro mendietara 1929an eta 1930ean bakarrik igo zen lehenengo gizona eta Himalaia mendilerrora hurbildu zen lehenengo mendizale euskalduna) edo Angel Sopeña Orueta (1925ean Naranjo de Bulnes mendiaren gailurrera iritsi zena, alpargatak jantzita (oihalez eta kalamuzko zolaz egindako zapatilak).

Alpinista garaikideen artean, besteak beste, honako izen hauek nabarmentzen dira: Emilio Hernando, Juanjo San Sebastian, Juanito Oiarzabal eta Alberto Iñurrategui (munduko 14 “zortzimilakoak” igotzea lortu dutenak), Xabier Ormazabal Aristegi (espainiar estatuan “Elurretako lehoinabarra” titulua lortu zuen lehenengo mendigoizalea, mendigoizaletasunaren sari sobietarra, Sobiet Batasuneko mendirik garaienak igotzen zituzten mendigoizaleei ematen zitzaiena)edo Jon Beloki. Beste izen euskaldun bat ere, kasu honetan emakumezkoa, ozen entzuten da goi-mendien munduan. Edurne Pasaban tolosarra 14 “zortzimilakoen” igoera osatu duen lehenengo emakumezko alpinista da.

Guztiak ere, gailur garrantzitsuenetan lorpen harrigarriak erdietsi dituzten pertsona ospetsuak dira. Horiek hainbateko helburuak ez dituztenek mendizaletasunagatik sentitzen duten maitasuna aska dezakete gure lurralde historikoan dauden askotariko ibilbideetan eta bideetan.

Gorbeia, Pagasarri eta Artxanda, hiru klasiko

Ibilbide soilen artean, Bizkaian, honako hauek aurki ditzakezu: Pagasarri, Artxanda, Serantes, Sopela-Algorta, Gorbeia, Arnotegi, Untzueta, Lemoa, Otoio eta Ubietakoak. Zailtasun handiagoa dute Garbea, El Mazo, Zalama, Urrikoatxa, Ganguren eta Jatakoek eta zorrotzenak Alluitz, Anboto, Mugarra eta Udalatzetik igarotzen direnak dira. Oiz mendiko –ezagunenetariko bat– ibilbideen zailtasun-maila aldatu egingo da iparraldeko ibilbidetik igo (zailtasun-maila ertainekoa) edo hegoaldekotik igo (zailtasun-maila txikikoa).

Gorbeia, 1.481 metroko altitudearekin, Bizkaiko eta Arabako mendirik garaiena da, bi lurralde historikoen mugan kokatua. Gorbeia Mendigunean zeharreko ibilbideak hainbat mugarri ditu: Siskina (855 metro), Harrikurutze (852 metro) eta Korroskobilla (806 metro). Ibilbide ezagunenetako bat Ubidetik abiatzen da, Arratia bailarako udalerri garaienetik. 10,5 kilometroko ibilbidean zehar, bataz beste, 490 metroko malda du. Tontorrera iristean, bisitariek bere Gurutze ezagunarekin egiten dute topo, 18 metroko garaiera duen metalezko egitura, eta tontorrera iristen diren txangozale askok ateratzen dizkie argazkiak.

Bestalde, Pagasarri mendia da Bilboko famatuena. Bere gailurra Ganekogorta mendigunea osatzen dutenen artean garaiena ez bada ere (673 metro neurtzen ditu, Ganeta mendiak, berriz, 689 metro), hiriburutik sarrera erraza du eta, zailtasun-maila txikikoa izatean –ibilbidea bi ordu baino gutxiagotan osa daiteke–, gure lurralde historikoko joan-etorri handieneko mendia da.

Monte Pagasarri

Antonomasiaz, Bilboko beste mendia Artxanda da. 250 metroko altitudearekin, bere berdegune-baldintzak, asteburutan, ehunka lagun bere gailurrera joatera gonbidatzen ditu. Gainera, zailtasun-maila txikiko ibilbidea da, 7 kilometrora iristen ez dena. Ordu eta erdi inguru aski dira gailurrera iristeko abiapuntutzat eta helmugatzat Bilboko Areatza hartzen bada. Gainera, ibilbidean zehar, ikono diren hiriko enklabeez gozatu ahal izango da, horien artean, Uribitarte pasealekua, Euskalduna Biltzarren eta Musikaren Jauregia, Guggenheim museoa edo La Salve zubia. Funikularraren (lasaiago igotzeko aukera ematen duena) ondoan dagoen begiratokitik Bilboko bistak erakargarri turistiko dira.

Serantes eta Sopela-Algorta, ezkerraldean eta eskuinean

Nerbioi ibaiaren ezkerraldean kokatzen bagara, Serantes mendiak, 451 metroko garaierarekin, Bizkaia behatzeko begiratoki ikusgarria eskaintzen du. Gailurrera iristeko ibilbidea 10 kilometrokoa da eta ordubeteko ibilaldia da (gutxi gorabehera); hasiera Santurtziko udaletxetik ematen zaio.

Nerbioi ibaiaren eskuinaldean, Sopela eta Algorta herriak lotzen dituen 8 kilometroko eta bi orduko iraupena dituen ibilbidea nabarmentzen da. Barinatxe hondartzako (Sopela) aparkalekutik abiatuta, labarren paralelo igarotzen den pistatik joaten da, itsasertzaren eta hondartzen bista ikusgarriez gozatzeko aukera eskainiz. Galea lurmuturreko itsasargira iristean, Bilboko Portu handia beha daiteke eta hainbat minutuko pasieraren ondoren, Aixerrota errotaz gozatu.

Anboto, arroka gogorra gertatu

Lurralde historikoko ikuspuntu askotatik ikus daitekeen Anboto mendiak, 1.331 metroko garaierarekin, bere gailurrera daramaten ibilbide ugari ditu; horien artean, erakargarrienetako bat, Urkiolako parke natural paregabetik barrena igarotzen dena da.

Anboto

Txindoki, Gipuzkoa aldean

Aralarko mendilerroan kokatua, Txindokik edo “Cervino txikia” ezizenez ere ezagutzen denak, mendebaldetik erakusten duen gailur markatuagatik, 1.346 metroko altitudea du. Larraitzeko ermitatik gailurrerako igoera –txangozaleek beren igoera hortik hasten dute– 11 kilometrokoa da. Luzeegia ez bada ere, nahiko gogorra eta gorabeheratsua da, guztira, 922 metroko malda baitu. Gailurrera iritsi aurretik bide-gunerik gogorrena azken 50 metrotan dago.

Pirinioak, mendia maite dutenentzako ezinbestekoa

Mendikate hau, espainiar estatuaren eta Frantziaren arteko muga 435 kilometrotan zehar korritzen duena, da euskal mendigoizaleen artean gogokoena. Bere askotariko erliebeak maila guztietako ibilbideak egiteko aukera eskaintzen du, Aiako Harriak mendigunean, Erroilbide mendira 832 metroko ibilbidetik hasi eta Pirinioen gunerik gorenenean dagoen Aneto gailurrera, 3.404 metroko ibilbidea.

Hiru Erregeen Mahaia edo La Mesa de los Tres Reyes, nafar Pirinioetako mendikatean dagoena, da Euskal Lurralde Historiko guztietako (Euskal Herria) mendirik garaiena, 2.444 metroko altitudearekin. Nafarroako, Aragoiko eta Frantziako antzinako erresumak bertan biltzen zirelako deitzen zaio horrela. Euskal Herriko Sabaia izenez ere ezaguna da. Zailtasun-maila handiko igoera da, malda handia (1.100 metrokoa), gailurrera distantzia luzea (17 kilometrokoa) eta iraupen luzea (7 ordu, gutxi gorabehera) baititu.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×