Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Aisia

Turismoa

Bizkaian zehar itsasoaren urdinak eta mendien berdeak bat egiten duten paisaiak deskubri ditzakegu. Mendizaleentzako gailurrak, Kantauri itsaso harroak kolpatzen dituen eta surfeko ohola baten gainean zamalkatu daitezkeen olatuak, familia giroan egoteko hondartza lasaiak, izaki mitologikoak bizi diren baso zarbatsuak, naturaz gozatzeko landak eta zonak, historiaz betetako herriak, lasai asko murgiltzeko hiriak, lurraldeko ardo ona dastatuz bertako gastronomia onenaz gozatzeko jatetxeak… Mugagabeak dira gure Lurralde Historikoak eskaintzen dituen aukerak.

Izan ere, antzinakoenak berrienarekin bat egiten du, bisitari orori eta Bizkaian bizi den orori mosaiko bat eskaintzeko; eta mosaiko horretan, estetikaren kontzeptua irauli zuen Agustin Ibarrolak margotutako Omako Basoaren ondoan, haitzuloetako arteaz goza daiteke. Dorretxeak, jauregiak eta jauretxeak guztiz bestelako eraikinen bizikide dira, diseinu berritzaileenaren eredu garbia den Bilboko Guggenheimenak, esaterako. Komunikabide eta azpiegitura onekin munduarekin konektatutako lurraldea da, etortzen den oro besoak zabalik hartzen duena.


Lekeitio, Mundaka, Gernika, Bermeo, Bakio, Gorliz, Plentzia, Sopela, Getxo, Portugalete, Santurtzi eta Zierbena udalerriek, ondareengatik erakargarriak izateaz gain (Bizkaiko Zubia Getxo eta Portugalete artean, Gaztelugatxeko San Joan Bermeo eta Bakio artean, Lekeitioko Jasokundeko Andre Mariaren basilikaren erretaula gotikoa, Gernikako Juntetxea…), kostalde ederra dute, hondartza eta badia zoragarriak (Gorliz, Bakio), baita arrantza- eta kirol-portuak ere (Getxokoa, esaterako), itsasoaz gozatzeko. Ezin ahaztu Urdaibaiko Biosfera-erreserba, Unescok Gizateriaren Ondare izendatua.

Bizkaiko barrualdeko udalerriek ere ondare historiko aberatsa eskaintzen dute: Durango, Balmaseda, Elorrio, Otxandio …. Eta horiengandik gertu Zeanuri bezalako udalerriak daude, Gorbeiako Parke Naturalaren handientsutasunarekin.  Anboto, Ganekogorta, Pagasarri, Serantes, Tologorri, Udalaitz, Unbe eta Zalamako gailurrak benetako paradisuak dira aire libreko espazioen zaleentzako. Zugaztieta bezalako espazioak, Larreinetako funikularrarekin, eta Artxanda (hona ere funikular modernoago batean igo daiteke), birika berdeak dira, itomenik gabe paseatzeko eta familia giroan gozatzeko lekuak.

Hauek Bizkaian ikus daitekeenaren adibide batzuk besterik ez dira, baina onena presarik gabe horiek guztiak zeharkatzea da eta, batez ere, gozatzea.

Antzokiak

Arriaga Antzokia, Arteria Campos Eliseos eta Euskalduna Jauregia dira Bilboko kultura programazioaren erreferente nagusiak. Hiriburuko antzerki eta musika emanaldi garrantzitsuenetako gehienak eszenatoki horietan eskaintzen dira. Drama, komedia, musikalak, dantza, baleta, opera, zartzuela, musika klasikoa, folka, popa, rocka… Ikuslearen esku dago gehien gustatzen zaion ikuskizuna aukeratzea, izan ere, Bilbon eta Bizkaian, kultura guztiona eta guztiontzako da.

T

Kontzertuak

Mundu-mailan entzute handia duten jaialdiek, Getxoko Nazioarreko Jazz Jaialdiak edo Bilbao BBK Live-ek, esaterako, momentuko puntako talde eta bakarlariak ekartzen dituzte Bizkaira eta kontzertuok musika onaz gozatzea bilatzen duten milaka pertsona erakartzen dituzte.

Baina Bilbon, eta Bizkaian oro har, urte osoan zehar entzuten dira musika doinuak, Bilboko Orkestra Sinfonikoak eskaintzen dituen emanaldiei, Bilboko Musika jaialdira gonbidatutako artistei, Operaren Bilboko Lagunen Elkartearen opera egitarauari eta abarri esker. Lurralde Historiko osoan zehar era honetako ekitaldiak hartzen dituzten espazio ugarietan programatzen diren edozein musika estilotako kontzertuez gain (folklore tradizionalenetik hasi eta doinu indartsu eta modernoenetaraino).

Gure Lurraldeko eszenatoki ezberdinetan, Rolling Stones, Bruce Springsteen, The Police, Coldplay, Iron Maiden, R.E.M., Radiohead, The Cure, Shakira, Rihanna eta Metallica bezalako nazioarteko izen handiko musikariez gozatzeko aukera izan dugu; eta ziur gaude beste bakarlari eta talde entzutetsu ugari etorriko zaizkigula aurrerantzean ere, dardaraztera.

Bilbao_BBK_Live

Athletic

Bizkaiko biztanleen bihotzak elkartzen dituen zerbait egotekotan, hori Athletic da. Zuri eta gorri koloreek, ehun urtetik gorako gure futbol taldearen jantzien koloreek, futbol arratsak benetako pasioz bizitzen dituzten zale guztiak ados jartzeko bertutea dute.  Lezaman (entrenamenduen egoitza), estadioan (San Mamesen, “futbolaren” katedrala deitzen zaiona; eraikin berria eraikiko dute, edukiera handiagoarekin), inguruko kaleetan (mitikoa da Pozas kaleko giroa) edo Lurraldeko, Estatuko edo munduko edozein txokotan, zale zuri-gorriak talde berezi baten jarraitzaile izateaz harro egoteko moduan daude.

Izan ere, Espainiar Estatuko ligako lehen mailako talderik zaharrena da eta, talde ezberdina da, gainera, profesional mailan bertako jokalariak dituzten talde bakarrenetarikoa baita eta, hala ere, beti jokatu du maila nagusian eta hori Bartzelona eta Real Madrid taldeek bakarrik lortu dute, Athleticez gain.

athletic

Zinemara, antzerkira, musika emanaldietara, kasinoetara, festara eta abar joateko behar duzun informazio guztia aurkituko duzu www.bizkaia.net webgunean.

Kulturari, Turismoari, Aisialdiari, Kirolari eta Ingurumenari buruzko guztia aurkituko duzun orrialde ofizial nagusiak:

Eusko Jaurlaritza

www.turismoa.euskadi.net

www.gazteaukera.euskadi.net

Bizkaiko Foru Aldundia

www.bizkaia.net

www.mybilbaobizkaia.com

www.gaztebizz.com

Bilboko Udala

www.bilbao.net/bilbaoturismo

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×