Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Dos personas estrechando la mano

Euskadin enplegu gaitua duten langile atzerritarrak

Euskaldunek beren sustraiak sakondu dituzte eta hainbat eta hainbat herrialdetan egin dute lan azken mendeetan zehar; horrela islatzen dute mundu osoan barreiatuta dauden 188 euskal etxeek eta federazioek.

Azken zazpi urteotan, 2.000 euskal gaztek baino gehiagok lana beste herrialde batzuetan bilatu dute. Alabaina, Euskadi lan gaitua egiten duten beste leku batzuetatik datozen pertsonentzako helmugako herrialde ere bihurtu da. Eta, seguruenik, joera horrek jarraipena izango du etorkizunean ere.

Izan ere, analista desberdinek diotenez, hemendik bost urtera, baliteke langaberik eta zenbait espezializaziotan, bereziki, industria-eremuan, trebatutako gazterik egongo ez delako etorkin gaituen beharra sortzea.

Kasik 50.000 langile atzerritar

Euskadin, beste herrialde batzuetatik etorritako 47.000 langiletik gora daude. Gainera, azken urteetan, langile atzerritarra gero eta garrantzia handiagoa hartzen joan da Euskadin Randstad-ek, Enplegua eta Gizarte Segurantzako Ministerioak erraztutako datuetan oinarrituz, egindako azterlan baten arabera.

Horrela, langile atzerritarrak 2007an zenbateko osoaren % 4,5 izatetik %5,4 izatera pasa dira 2015ean.

Euskadin bizi den biztanleria atzerritarraren jarduera-tasa %75 ingurukoa da eta lan-kontratu mugagabea errazen lortzen dutenak mendebaldeko Europar Batasunetik, Argentinatik, Txiletik, Uruguaitik eta Txinatik datozen langileak dira.

Euskadi da, Andaluzia, Asturias eta Extremadurarekin batera, azken urtean langile atzerritarren ehunekoa gehitu den Espainiako eskualde bakarra.

Sektoreka

Euskadin bizi diren atzerritarren %50ak enplegu gaituak edo erdi-gaituak deiturikoetan egiten dute lan. %5ak, gutxi gorabehera, zuzendaritzan egiten du lan eta, %12ak, teknikari edo administrari lanen bat egiten du. Gehienak sektore-zerbitzuan egiten dute lan.

Europar Batasun, Txina, Argentina, Txile eta Uruguaitik datorren biztanleriak zifra garrantzitsuak betetzen dituzte zuzendaritzako, teknikari edo langile postuetan Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren Atzerriko Etorkinei buruzko Inkestako (APIE) datuen arabera.

2010eko datuek adierazten digutenaren arabera, Europar Batasunetik datozen atzerritar okupatuen %40ak, gutxi gorabehera, zuzendaritzan, teknikari edo enplegatu moduan egiten dute lan; langile txinatarren kasuan ehunekoa %35ekoa da eta Argentinatik, Txiletik eta Uruguaitik datozenen kasuan, berriz, kasik %25ekoa.

Gizarte-Segurantzara afiliatutako atzerritarren 2015eko apirileko datuak aztertuta, Euskadin, erregimen orokorrean, administrazio-jardueretan eta zerbitzu lagungarrietan kasik 2.500 langile atzerritar daudela okupatuta ikusten da; jarduera profesional zientifikoetan eta teknikoetan 1.000 langiletik gora; administrazio publiko, defentsa eta nahitaezko gizarte-segurantzan 200 langile inguru; 1.700 hezkuntzan, 1.500 osasun-jardueratan eta zerbitzu nagusitan eta berrogeita hamar inguru jarduera finantzarioetan eta aseguru-jardueratan.

Horiei langile autonomoen erregimen bereziaren baitan dauden langileak gehitu behar zaizkie, zehazki: 221 langile administrazio-jardueretan eta zerbitzu lagungarrietan; 265 jarduera profesional zientifikoetan eta teknikoetan; 321 hezkuntzan eta 100 langiletik gora osasun-jardueratan eta zerbitzu nagusitan.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×