Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Euskadi, klima inbidiagarria

Euskadi ez da lurralde homogeneoa klimari dagokionez. Hiru zonatan bana genezake, ezaugarrien arabera: Isurialde atlantikoa, iparraldean – Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoak ia osorik eta Arabako iparraldeko zatia hartzen dituena – euri ugari eta tenperatura moderatuekin; hegoaldea – Ebroren sakongunea eta Arabar Errioxa – klima lehorrago batekin, udan beroagoa eta hotza neguan; eta zona ertaina – Arabaren zati handi bat hartzen duena – aurreko klima bien ezaugarriekin.

Negua eta uda Euskadin

Oro har, Euskadiko klima nahiko ona da. Udako tenperatura arinek hondartza eta mendi eder eta ezagunez gozatzeko edo hirian zehar bero handiak eragin dezakeen itomenik gabe paseatzeko aukera ematen dute. Hain zuzen ere, Espainiar Estatuko hegoaldeko probintzietako turista asko hango tenperatura altuetatik ihesi etortzen dira.

Udako tenperatura altuenak 23 eta 27 graduren artean kokatzen dira, batez beste, beroaldi oso jakinetan izan ezik. Kostaldeko batez besteko tenperaturak 20 gradu ingurukoak izaten dira eta 18 bat gradukoak Arabar Lautadan. Baxuenak, berriz, 12 eta 16 gradu artekoak izaten dira.

Clima_envidiable

Neguan, barrualdeko edo mendialdeko zona jakin batzuetan izan ezik, tenperaturak ez dira oso hotzak izaten (baxuenak ez dira 5 gradutik beherakoak izaten eta batez besteko tenperatura, berriz, 10 Cº inguruan kokatzen da); beraz, esan daiteke ez dela urtaro oso gogorra.

cruz_nevada

Itsasoaren eta mendiaren eragina

Euskadik bi faktoreri esker dauka klima mota hau. Lehenengoa latitudea da. Ekuadorraren iparraldean kokatuta dago, 42o eta 43,5obitartean; esan daiteke, Euskadi planetaren zona epelean kokatzen dela, eguzki-argia daukalarik udan 16 bat orduz eta neguan 9 orduz.Gainera, Bizkaian eta Gipuzkoan itsasoa edukita, horrek eragina dauka tenperaturak horren altuak ez izateko.

Eragina daukan beste alderdi bat orografia da. Euskadiren erliebe malkartsuarengatik, iparraldetik zein hegoaldetik iristen diren euri-fronteek eragin nabarmena dute; horregatik, euskal geografiaren paisaiak berdeak dira eta paisaia horiek Euskadiren ezaugarri garrantzitsua dira.

U

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×