Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Bilbo, segurtasunari dagokionez laugarren postuan, World’s Best Cities 2023 nazioarteko txostenaren arabera

  • Bizkaiko hiriburua bertako biztanleen unibertsitate-prestakuntzari dagokionez zazpigarren postuan izateagatik ere nabarmendu da.

World’s Best Cities 2023 txostenak, bizitzeko, lan egiteko, inbertitzeko eta bisitatzeko munduko 100 hiririk onenen rankingak, 76. postuan kokatu du Bilbo oraingoan; hala, aurreko edizioko txostenarekin alderatuta, 15 postu igo da zerrendan. Rankinga milioi bat lagunetik gorako metropoli-populazioak dituzten munduko hiri nagusiak aintzat hartuta eratu da, eta aurreneko hiru postuetan Londres, Paris eta New York daude, hurrenez hurren.

Erreferentziako mundu-mailako sailkapenen artean nabarmena, Resonance Consultancy higiezinen, turismoaren eta ekonomiaren garapenaren alorreko aholkularitza-taldeak osatutako txosten honek mundu osoko 250 hiriren baino gehiagoren errendimendu orokorra ebaluatzen du, emaitza estatistikoak eta hala tokiko biztanleek nola bisitariek egindako ebaluazio kualitatiboak 24 adierazletan konbinatuz, adierazleok sei kategoria hauetan multzokatuta egonik: lekua, produktua, programazioa, pertsonak, oparotasuna eta sustapena.

“Adimenduna, segurua eta ekonomikoki bizia, Bilbo Europako bizimodu ona birdiseinatzen ari da”, txostenaren arabera, eta hiriak leku-kategoriako segurtasun-adierazlean mundu-mailan lortutako laugarren postua nabarmendu du, “planetako hiririk seguruenetakoa” bihurtu dela esanez.

Txostenak, era berean, Bilboko giza kapitalaren hezkuntza-maila balioetsi du, beste hiri batzuekin alderatuta. Zehazki, Bizkaiko hiriburua zazpigarren postuan dago unibertsitate-titulu edo goi-mailako titulu bat duten biztanleen ehunekoari dagokionez.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×