Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Nortasunak

Aurreskua, euskal dantza zeremoniala eta tradizionala

Aurreskua euskal herri-dantza bat da, hotsanditasun eta dotoreziaz jantzia, omenaldi gisa edo begirunez komunitateko pertsona edo pertsonalitateen aurrean dantzatzen dena. Ohorezko dantza izanik, gaur egun Euskadin era guztietako ospakizunak ospatzeko dantza zeremonialik egokiena bihurtu da: ezkontzak, inaugurazioak, kongresuak, ekitaldi politikoak… Horregatik, euskal kultura tradizionalaren adierazpiderik ezagunenetako bat bihurtu da gure herrialdean zein kanpoan.

Aurreskua, gaur egun ezagutzen dugun bezala, dantzari edo aurreskulari batek dantzatzen du, txistulari batek txistua (esku bakarrarekin jotzen den euskal haize instrumentu tradizionala) eta beste eskuarekin danbolina jotzen duen bitartean. Era tradizionalean dantzatuta, lau zatiz osatuta dago: Aurrez-aurrea (desafioa), Esku aldatzea, Zortzikoa (kontrapasa) eta Agurra.

Eskuarki, dantzaria tradizionalki jantzita egoten da, alkandora eta praka zuriekin, alpargata zuriekin, txapela beltza eta gerriko berdearekin.

Aurreskuaren jatorria

Gaur egun dantzatzen den ohorezko aurreskuaren jatorria antzinako soka dantzan aurkitzen dugu; soka dantza biribilean dantzatzen zen, elkarri eskua emanda edo, zapiei eutsita “soka” bat osatuz, eta gehienetan gizonezkoek bakarrik egiten zuten. Dantza sozial hau gehien dantzatu dena izan da Euskadiren historian zehar; herriak dantzatzen zuen jai handietan, baita diputatu eta alkateek ere. Horregatik, aldaera eta izen ugari izan ditu.

Soka-dantza

Elkarren segidako hainbat dantzaz osatutako dantza honetan garrantzia berezia zuten aurresku (aurreko esku) izeneko dantzariak eta, bigarrenik, azkeneko dantzariak, atzesku (atzeko esku) izena ematen zitzaionak. Dantzari biek, txapela eskuan hartuta, udaletxeko plazari hotsandiko itzuli bat eman ondoren, aurreskua zen protagonista eta berak egiten zuen lehendabiziko dantza. Aurreskuaizatea ohore bat zen; horregatik, batzuetan tira-birak sortzen ziren postu hori lortzearren.

Aurresku1

Lehenengo dantza horren ondoren, aurreskua eta atzeskua plazaren erdira joan eta, bata bestearen parean jarrita, dantza bat egiten zuten,aurrez-aurre izenekoa, desafio bezala ere ezaguna. Ondoren, sokako bi edo lau lagun emakume bat aukeratu eta ekartzen zuten, normalean, alkatearen alaba edo antzerako garrantzia zuen neskaren bat,aurreskulariaren bikote izateko. Dantzaria aurreratu eta neskaren aurrean dantzatzen duen, hura geldi zegoela; dantzaren zati hau bereziki zaila zen. Amaitu ondoren, zeremonia osoa errepikatzen zenatzeskuarekin; harentzako ere antzerako emakume bat aukeratzen zen.

Aurreskuaren eboluzioa

Hasiera batean, inprobisatu egiten ziren dantza honen urratsak; geroago, finkatu egin ziren eta geroago eta konplexuagoak bihurtuz joan ziren, gaur egungo dantza ikusgarrira iritsi arte. Egungo aurreskua dantzatzeko dantzari espezializatua izan behar da, sasoi onekoa eta entsegu ordu asko egindakoa.

Urteen poderioz, bakarlariak (aurreskuak) dantzatutako soka dantzaren zatiak dantza horrengandik bananduz joan ziren, bizitza propioa hartu zuten eta indibidualki dantzatzen hasi zen, gaur egun aurresku bezala ezagutzen dugunera arte iritsi arte; aurresku izena, beraz, dantzatzen duen horrengandik dator: lehen dantzaria edo aurreskua (aurreko eskua).

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×