Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Nortasunak

Euskadi, mito eta kondairen lurra

Kultura orok dauzka bere mitoak eta kondairak eta, euskal kultura ere, nola ez, euskara bere hizkuntza duela, ezin zitekeen gutxiago izan. Historiaurretik eta, geroago, kristautasunaren eta erromatarren inbasioaren eraginarekin, euskal mitologiak aldaketa eta eragin asko izan ditu eta horrek are oparoagoa eta aberatsagoa egin du, pertsonaiei eta kondairei dagokienez.

Beste kultura asko bezala, euskal mitologia naturaren lau elementuetan oinarritzen da: sua, lurra, airea eta ura. Baina lurra da guztiaren muina; hain zuzen ere, Mari da pertsonaiarik garrantzitsuena, lurraren jainkosa, edozein itxura hartzeko gai dena eta Euskadi osoan zehar hainbat gordeleku dituena.

Beste ezaugarri bat da euskal jainkoen izaera femeninoa. Aipatutako Mari edo Ama Lurra lurraren jainkosaz gain, nabarmentzekoa da eguzkiaren eta ilargiaren jainkoak ere femeninoak direla, Eguzki Amandrea eta Ilargi Amadrea.

Horiekin batera, pertsonaia ugari dauzkagu; haien istorioak gaur egun arte iritsi zaizkigu eta, nolabait, ezagunenak eta bitxienak izateagatik nabarmentzen dira. Jarraian, horietako batzuk aipatzen dira.

Olentzero

Euskal Herriko haur guztien pertsonai mitologiko gustukoena, ziurrenik, Olentzero izango da, Gabon gauean Euskadiko etxe guztiak opariz betetzeko menditik jaisten den ikazkina. “Euskal Papa Noel” bezala defini liteke.

Olentzero edo Olentzaro izena “Oles-aro”tik (grazia garaia) datorrela diote; horrelaxe deitzen zioten antzinako euskaldunek neguko solstizioari.

Olentzero_baserri

Bere itxurari dagokionez, ezberdina da zonaren arabera; oro har, baina, ikazkin bakarti eta gizena da, jatea eta bertako ardo ona edatea gustatzen zaiona. Kolore ilunekin janzten da eta beti daramatza txapela eta pipa.

Mungian, Bizkaian, ume eta familiek Landetxo Goikoa izeneko bere etxea bisitatzeko aukera dute, Euskadiko baserririk zaharrena, Olentzero eta euskal mitologiako beste pertsonaia batzuk bisitatzeko orain dela urte batzuk eraberritu zena.

Mari

Anbotoko dama, Aralarko dama, Muruko dama edo Aketegiko sorgina bezala ere ezagutzen da. Euskal mitologiako jainkosa garrantzitsuena da. Historiagileen esanetan, kristautasuna iritsi aurrekoa da pertsonaia hau. Kondairak dio Anboto mendiko edo Txindokiko leize eta kobazuloetan bizi dela Mari. Lekuaren arabera, Maju jenioarekin edo Sugaar-ekin ezkonduta egon daiteke. Bi seme dauzka, Mikelats eta Atarrabi.

Akerbeltz o Aker

Aker baten itxura dauka, izenak berak dioen bezala. Kondairak dioenez, Akerbeltzek bi aurpegi ditu; bata, ona, bere ardurapean dauden animaliak babesten dituena eta, bestea, txarra, sorginen batzarrak zuzentzen dituenean, akelarreetan.

Basajaun

Basoko gizon basatia da eta ilez betetako gorputz handi batez irudikatzen da. Artalde eta artzainen babeslea da eta horrela, ekaitzak eta denboraleak hurbiltzen direnean, adibidez, artzainak ohartarazten ditu, deiadar handiekin. Basoko sakonenean bizi da eta zerra eta errota bezalako asmakizunak berarenak direla ere esaten da.

Basajaun1

Beste kultura batzuetako sirena edo ninfen parekoa da; euskal mitologiako pertsonaiarik ezagunenetako bat da. Haren gorputz erdia gizakiarena da eta beste erdia animaliarena. Goiko aldean, lamia emakume ederra da eta gorputzaren beheko aldea ahatearena, ahuntzarena edo arrainarena izan daiteke, lekuaren arabera.

Lamia

Jentilak

Lurraldeko biztanleak ziren, kristautasuna iritsi aurretik. Behin kristautasuna zabaldu eta ezarri zenean, pertsonaia hauek urrutiko lekuetan babestu ziren eta bakean bizi izan ziren. Indar izugarria zutela esaten da.

Galtzagorri

Kultura guztiek dauzkaten iratxo ezagunak bezalakoak dira. Gizon edo emakume txiki-txikiak dira eta nagusiak esandako guztia egiten dute.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×