Bizkaia Talent

Albisteak

Euskadiko ekonomiak krisitik irteteko joera azkartu du, urteko hirugarren hiruhileko hazkuntza %3koa izan da-eta

Euskadiko ekonomia %3 igo da urteko hirugarren hiruhilekoan, 2014ko epealdi beraren aldean, hau da, aurreko hiruhilekoan lortutako hazkuntza baino hiru hamarren gehiago.

EUSTAT – Euskal Estatistika Erakundeak hiruhileko kontuen aurrerapena argitaratu du, eta egiaztatu egin da aurton barne-produktu gordinak (BPGd) gora egin duela 2014. urtearen aldean.

Lehenengo hiruhilekoan, ekonomiaren urte arteko hazkuntza %2,2koa izan da; bigarrenean, %2,7koa; eta, uztailetik irailera, %3koa.

2015eko hirugarren hiruhileko urte arteko hazkuntza industriaren eta zerbitzuen bultzadan oinarritu da, batez ere. Eraikuntzaren dinamismoa, ordea, “motelagoa” izan zen.

Lanaldi osoko lanpostu moduan neurtutako enplegua %1,8 igo zenez, urte arteko seigarren tasa positiboa izan zen. Hazkuntza hori aurreko hiruhilekoa baino hiru hamarren handiagoa izan da, beraz.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×