Bizkaia Talent

Albisteak

Hurrengo urtean, Euskadik krisiaren aurretiko BPGd berreskuratuko du, BBVAko txostenean adierazten den bezala

BBVA finantza-erakundeak egindako aurreikuspenen arabera, Euskadiko ekonomiaren hazkuntza areagotu egingo da aurton, BPGd %2,7 igoko delako. Dinamismo horrek, gainera, bere horretan iraungo du 2016an, hazkuntza %3rainokoa ere izango delako. Hori dela eta, euskal BPGd 2008ko krisiaren aurretikoa baino maila handiagora iritsiko litzateke.

Rafael Doménechek, BBVA Researcheko Ekonomia Garatuetako ekonomialari buruak, eta Peio Belausteguigoitiak, BBVAko Iparraldeko Lurraldeko zuzendari berriak, bankuak Euskadiko egoera ekonomikoari buruz egin duen txostena aurkeztu dute gaur.

Hazkuntza horri barruko eskari ahaltsuak eta, batez ere, kontsumo pribatuak eutsi diote, baita kanpoko sektorearen ustezko bilakaera onak ere, bigarren seihilekotik aurrera, batik bat. Aurreikuspen horiek betez gero, enpleguaren hazkuntza eta susperraldia sendotuko lirateke, eta kopurua 29.000 lanpostu berrikoa izan liteke, 2015ekoak eta 2016koak kontuan hartuta.

Euskadik gainditu beharreko erronken artean, langabezia-tasaren murrizketa, jarduera-tasa areagotzeko premia eta zahartzapen handiko zein jaiotza-tasa urriko erronka demografikoari aurre egiteko premia nabarmendu ditu BBVAk. Era berean, esportazioen susperraldiari eusteko daukan gaitasuna ere izango da Euskadiren ziurgabetasun handiena.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×