Bizkaia Talent

Albisteak

Euskadik “ohorezko matrikula” lortu du bertako instituzioen gardentasunari dagokionez, eta lehenengo postuan dago Estatu espainolean

Euskadi autonomia-erkidego gardenena da, Espainiako Nazioarteko Gardentasunak (IT) egindako txostenean adierazten den bezala. Bertan azaldutakoaren arabera, autonomia guztiek hobera egin dute informazioa eskuratzeko eskaerei erantzuteko orduan, eta, orain, neurri handiagoan betetzen dute herritarrek jakiteko daukaten eskubidea.

Halaxe adierazten da 2016ko Autonomia Erkidegoen Gardentasunaren Indizean (INCAU), oro har batezbestekoa 94koa delako 100en gainean, 2014ko aurreko txostenean 88,6koa zenean.

Hartara, Euskadik “ohorezko matrikula”, 100, lortu du; eta Nafarroak, guztietan gardentasun txikiena duenak, 81,9.

INCAUren laugarren edizioa izan da, eta gardentasun globalari zein sei gobernu-arlori buruzko datuak eskaintzen ditu: autonomia-erkidegoa; herritarrak eta gizartea; ekonomia eta finantzak; zerbitzuen, obren eta hornikuntzen kontratazioa; lurraldearen antolamenduaren arloko gardentasuna; eta Gardentasunari buruzko Legea.

Euskadiren ostean, honako hauexek daude gardentasun-mailaren araberako hurrenkeran: Balearrak, Katalunia eta Madril (hiruren puntuazioa 98,1ekoa da); eta, gero, Errioxa (97,5), Murtzia (96,9), Andaluzia (96,3) eta Kanariak zein Kantabria (95).

Azterketa hori egiteko, erkidegoak lau kategoriatan egon dira elkartuta: informazioa oso kalitate onez, erraz eskuratzeko moduan eta aldian-aldian argitaratzen dutenak (Katalunia, Murtzia eta Euskadi) eta “hobetu beharreko” maila dutenak (Asturias, Balearrak, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Nafarroa), besteak beste.

Transparency Index of the Autonomous Communities 2016

ITURRIA: Transparency International

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×