Bizkaia Talent

Albisteak

Euskadik emaitza onena lortu du Estatu espainoleko gizarte-zerbitzuetan, bere batezbestekoa 8,05ekoa izan da-eta

2015eko DEC indizean (Gizarte Zerbitzuen Garapena), 30 adierazle balioesten dira; esate baterako, zerbitzuen estaldura, biztanleko gastua eta autonomia-erkidego bakoitzak gizarte-zerbitzuen sistema publikoan aitortzen dituen eskubideak, besteak beste. Aurton, gainera, 4,54ko batez besteko puntuazioa lortu du Estatu espainolean (10eko eskalan).

Euskadik gizarte-zerbitzuen arloko balioespen onena erdietsi du (8,05eko oso ongi altua) Gizarte Zerbitzuetako Zuzendari eta Gerenteen Elkarteak egiten duen indizean. Bere atzetik, Nafarroa (6,95) eta Gaztela-Leon (6,7) geratu dira, eta puntuazio txarrena lortu duena Valentziako Erkidegoa izan da (1,05).

Nabarmendu egin beharra dago Euskadiko udaleko gizarte-zerbitzuetan profesional bat dagoela 1.325 biztanleko; eta, Errioxan, 8.956 biztanleko.

Datu ofizialen bidez egiten den indizean azpimarratzen denez, 2014tik aurrera “gastua zertxobait gehitu” bada ere (%0,6), ezin da egiaztatu prestazio nahiz zerbitzuetan islatu den.

Txostenean adierazten denez, 2015ean biztanleko eta urteko gastuak gora egin zuen 17 erkidegoetatik 14tan, eta honako hauexek izan ziren salbuespena: Gaztela-Mantxa, Katalunia eta Andaluzia.

Dena dela, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendari eta Gerenteen Elkartearen arabera, gizarte-zerbitzuen garapeneko arrakastak ahalegin ekonomiko handiagoarekin dauka zerikusia, baina, horrez gain, tokiko protagonismo handiena daukaten eskualde deszentralizatuenak eraginkorrenak direla ere hartu beharra dago kontuan.

Izan ere, azpimarratu egin beharra dago Euskadin Valentziako Erkidegoan baino hiru aldiz gehiago inbertitu dela biztanleko.

 

2015eko DEC indizea (Gizarte Zerbitzuen Garapena)

INDEX DEC 2015 SERVICIOS SOCIALES

 

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×