Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talent H2020 Euescada proiektuaren arrakastaren parte ere izan da

  • Bizkaia Talentek Science+ ERA Career Bilbao Day jardunaldia antolatu zuen irailean, zeinean 248 profesionalek hartu zuten parte.

Espainiako Zientzia eta Teknologiarako Fundazioak (FECYT, gaztelaniazko siglak) koordinatuta, H2020 proiektua, EUSCADA, unibertsitate-ikasleei zein ikerkuntzaren arloko langileei bideratuta dago, eta ondokoak sustatzea du helburu: ikerkuntza-lan ibilbidea, nazioarteko mugikortasuna, hezkuntza-arloa eta industriaren arteko elkarlana (ikerkuntzaren arloan), enplegagarritasunaren hobekuntza eta EURAXESS sarea nahiz bere zerbitzuak.

960 pertsonak hartu zuten parte egitasmoan. % 53,1 andrazkoak izan ziren, % 68,2, ikerlariak; eta % 8,3, ikasleak. Parte-hartzaileen asebetetze-maila handia nabarmendu beharra dago; izan ere, bertaratutakoen % 94k antzeko ekitaldia gomendatuko lioke lankide edo ikaskide bati.

Science+ ERA Career Day Bilbao
Proiektuari lotuta, 2017ko irailaren 18, 19 eta 20an, Science+ ERA Career Day Bilbao nazioarteko jardunaldia antolatu eta zuzendu zuen Bizkaia Talentek, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) kultura zientifikoko katedrarekin eta Espainiako Zientzia eta Teknologiarako Fundazioarekin (FECYT) batera. Halaber, Alemaniako Errepublika Federaleko Zientzialari Espainiarrak (CERFA, gaztelaniazko siglak) eta Erresuma Batuko Zientzialari Espainiarrak (CERU, gaztelaniazko siglak) elkarteak ere aritu ziren elkarlean.

Euraxess Career Day – Euscada proiektu europarraren baitako ekitaldia da Bizkaia Talentek antolatutakoa. Bere xedea da ahalik eta informaziorik gehiena ematea bai unibertsitate-ikasketak amaitzen ari diren ikasleei, bai beren lan-aukerak aztertzen dauden Espainiako estatuko ikertzaileei.

Ekitaldira bertaratutako 248 profesionalek ondorengo esparruei buruzko informazioa jaso zuten: nazio-mailako nahiz Europako finantziazio-aukerak, hezkuntza-arlotik haragoko aukera profesionalak, ikerkuntza-lan ibilbideari lotutako mugikortasun-aukerak, ikertzaileen gaitasun eta trebetasunak nahiz ahalmen horiek hobetzeko moduak…

Era berean, Zaragozako, Kantabriako, Granadako eta Gaztela-Mantxako unibertsitateek hartu zuten parte nazioarteko jardunaldietan, baita Ezagutzaren Andaluziako Agentziak ere (urte osoan zehar).

Informazio gehiago

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Corporation
×
×