Bizkaia Talent

Albisteak

Eusko Jaurlaritzak bi milioi inguru euro inbertituko ditu 200 gazte Euskadira itzuli daitezen

  • Dirulaguntzak emango dizkie gutxienez hamabi hilabeteko kontratuak egiten dituzten enpresei

Eusko Jaurlaritza kezkatuta dago graduatu berri asko kanpora joaten direlako. Hori dela eta, behar besteko ekimena jarri du abian, orain dela urtebete baino gehiago beste autonomia-erkidego edo herrialde batzuetara lan bila joan zirenei itzultzen laguntzeko. Horretarako, 1,76 milioi euroko kontu-saila zuzkitu du. Zenbateko hori esleitu egingo da, aurten 35 urtetik beherako 200 bat lagun etxera itzuli daitezen eta, itzulitakoan, lanpostu segurua eduki dezaten.

Plana Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez egituratuko da, Euskadiko enpresek gazte horiek kontratatu ditzaten, kanpoan esperientzia edo prestakuntza bereganatu ondoren euren autonomia-erkidegora itzuli eta lan egiten jarraitu nahi dutenean.

Programak badu berritasunik, “Euskadiko gazte guztientzat egongo delako zabalik”, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko iturriek adierazi duten bezala.

EUSKADIREKIN LOTUTAKO 35 URTETIK BEHERAKOAK

Gazteak itzultzeko plana, beraz, Euskadirekin lotunea daukaten 35 urtetik beherako gazte guztientzat izango da onuragarria, euren prestakuntza-maila edonolakoa dela ere, hau da: unibertsitateko tituluak dituztenak, goi edo erdi mailako prestakuntza-zikloak egin dituztenak, profesionaltasunaren ziurtagiria edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ziurtagiria dutenak eta ikasketarik ez dutenak. Horretarako, gutxienez azken hamabi hilabeteetan atzerrian edo Estatu espainolaren gaineratikoan egon behar izan dira bizitzen, epealdi horretan ezin izan dira Euskadin lan egiten egon eta ez dute «aurretiazko lotunerik» eduki behar konpainia kontratugilearekin.

Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako ekimenak bermatu egiten du gazteek euren prestakuntzaren araberako lanpostuetan lan egingo dutela. Horrezaz gainera, taula batean ere zehaztu da enpresa bakoitzak zer soldata ordaindu beharko dituen titulazioaren arabera. Esate baterako, jaso beharreko gutxieneko soldata urteko 24.000 eurokoa izango da lizentziatu, ingeniari edo arkitektoentzat, aparteko ordainsariak kontuan hartuta. Gutxienekoa, ordea, 12.000 eurokoa izango litzateke, ikasketarik ez dutenentzat edo DBH bakarrik egin dutenentzat.  Modu berean, laguntzak jasotzeko, kontratuaren iraupena hamabi hilabetekoa izan beharko da gutxienez, eta lanaldi osokoa edo lanaldi mugatukoa, betiere azken hori %70 baino txikiagoa ez bada.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×