Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek 100 zuhaitz autoktonotik gora landatu ditu sortutako karbono-aztarna konpentsatzeko

  • Euskal elkarteak Urdaibaiko Biosfera Erreserbako hainbat espezie landatu ditu Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuko nazioarteko profesionalen eta Be Basque Ambassadors programako graduatu ondokoen laguntzarekin.

Joan den otsailaren 11n, Bizkaia Talentek 110 zuhaitz autoktono inguru (urkiak, haritzak, gaztainondoak, elorri zuriak) landatzeko jarduera antolatu zuen Morgan, Urdaibaiko Biosfera Erreserban, 1984an Gizateriaren Ondare izendatuan. Ekintza Lurgaia Fundazioarekin batera egin zen, Bizkaia Talentek biodibertsitatearen kontserbazioa eta lurraldeko ondare naturalaren kudeaketa sustatzeko lankidetza-hitzarmena baitu harekin.

Ekimenaren helburu nagusia elkarteak sortutako karbono-aztarna konpentsatzea da, baita lagunartean tarte atsegina igarotzea eta Urdaibaiko naturagunearen edertasunaz gozatzea ere.

Zuhaitzak landatzen hasi aurretik, Fundazioko boluntarioek, Javier Francok eta Cristina Jerónimok, proiektuaren jatorria eta helburua azaldu zituzten, eta hala biodibertsitatearen kontserbazioak nola ingurumenaren kudeaketak duten garrantzia nabarmendu zuten. Ondoren, lanean hasi ziren guztiak eta, bukatu zutenean, ondo merezitako mokadutxoa egin zuten, tokiko produktu ekologiko naturalez osatua.

Jardueran parte hartu zuten profesional eta graduatu ondokoen jatorria Argentina, Kolonbia, Txile, Ekuador, Honduras edo Herbehereak dira, eta EHUn, Deustuko Unibertsitatean edo Mosaikusen ari dira lanean.

Lurgaia Fundazioa
Lurgaia Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, eta biodibertsitatearen kontserbazioa eta ondare naturalaren kudeaketa bultzatzea du xede: espezieak, habitatak, lotutako prozesu ekologikoak eta paisaia. Egun, Fundazioak 200 lursail-hektarea inguru kudeatzen ditu Erreserban, zaintzapean, etorkizuneko basoetan txertatzeko leheneratu bitartean.

>> IKUSI ARGAZKI GALERIA OSOA HEMEN <<

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×