Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talent-ek bere sariak banatu ditu 2015eko Eiken TALENT lehiaketan  

Bizkaia:talent-ek bere bi sariak eman dizkie Alberto de Lucas Fuentesen, Ariane Olivenciaren eta Natalia Gonzálezen ‘Hazlo por mí’ proiektuari eta Victor Villamarinen ‘Generación Perdida’ proiektuari, 2015eko Eiken TALENT lehiaketaren barruan. Sari horiek Ivan Jimenezek, bizkaia:talent-eko zuzendari gerenteak, banatu zituen Donostian egindako ekitaldian.

”Totem” proiektua telebistarako lehiaketa da, eta ikusi ezingo duten labirinto “ikusezinean” sartzea proposatzen die lehiaketariei. Ikus-entzuleek, ordea, labirinto hori ikusi ahal izango dute. Bertan, umorea eta teknologia berriak uztartuko dira (dronak erabiliko dira, besteak beste). Proiektuak 2015eko Eiken TALENT lehiaketako EiTB Saria irabazi zuen, eta Media Attack enpresak garatu eta ekoitzi egingo du.

Maiatzean, bizkaia:talent-ek klusterrarekin lan egitea hitzartu zuen, 2015eko Eiken TALENT proiektuaren arrakasta lortzeko. Ekintza berritzaile bezain aitzindaria da Euskadin, eta Eikeneko enpresa kideek diseinatu dute, gazte sortzaileen talentu ez-profesionala Euskadiko ikus-entzunezko enpresekin harremanetan jartzeko eta, lankidetza horren ondorioz, euskal ikus-entzunezkoetan antolakuntzarako eredu eta produktu lehiakorrak sortzeko. Halaber, talentu sortzailea Euskadin geratzea eta industriari ideiak erakusteko erakusleihoa eskaintzea ere bada ekintza horren helburua.

Eiken TALENT Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak antolatu du bizkaia:talent-en laguntzaz. Ikus-entzunezko talentu berrientzako programa da, eta gazteen enplegua sustatzea dauka xede. Horretarako, ikastetxeen eta enpresen arteko zubia da, eta, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren babesa dauka.

Horrez gain, 2015eko Eiken TALENT lehiaketak beste bi sari ere banatu dizkie ideia originalenei. Sari horiek prestakuntzako zenbait beka dira, eta honako hauexek eman dituzte: bizkaia:talent, Bilbao Ekintza, Donostia San Sebastián 2016 eta FesTVal. Azken horrek doako sarrerak ere eman ditu, urtero antolatzen diren jardunaldi profesionaletara joateko.

Sariak Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean egindako ekitaldian eman ziren jakitera, eta honako hauexek izan ziren ekitaldiko buruak: Clara Montero, Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Sustapeneko zuzendaria, eta José Antonio Rodríguez Ranz, Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campuseko errektoreordea eta Harreman Instituzionaletako errektoreordea. Haiekin batera, honako hauexek ere egon ziren presidentetzan: Jabier Arizkorreta, EiTBko Miramongo ordezkaria, eta Itziar Mena, Eikeneko zuzendaria.

Bertaratutakoen artean, bizkaia:talent-eko zuzendaria ez ezik, honako hauexek ere egon ziren: Eva Salcedo, Bilbao Ekintzako Enpresen Sustapen Saileko arduraduna; Ana Arrieta, EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea; Andrés Gostin, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko koordinatzailea; ed Fernando Alvarez, Donostia-San Sebastián 2016ko Komunikazioko zuzendaria.

Ohi bezala, gazteen eta enpresen arteko topaketa-saioak ere egin ziren ekitaldian: Face To Face (F2F). Enpresen eta gazteen arteko bilera zuzen horietan, Euskadiko ikus-entzunezko zenbait enpresak parte hartu zuten, eta, euren artean, honako hauexek nabarmendu behar dira: Media Attack, Prime Time, Irusoin eta Sincro Producción.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×