Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia talentek beste topaketa bat antolatu du Kopenhage inguruko goi-prestakuntzadun euskal profesionalekin

Maiatzaren 22an, Talentua Bizkaia-Euskadira Erakartzeko, Berton Geratzeko eta Inplikatzeko Elkarteak topaketa antolatu zuen Kopenhage inguruan bizi diren goi-prestakuntzadun euskal profesionalekin. Bizkaia talenten bilera Kopenhageko Verstebro auzoan kokatutako SohoNoho biltzar-zentroan egin zen, eta, bertan, erakundeko zuzendari gerenteak, Ivan Jimenezek, Euskadik goi-prestakuntzadun profesionalei etorkizunari begira zer aukera eskaintzen dizkien eta bertako gaur egungo lan-egoera nolakoa den azaldu zien.

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako elkarteak badaki zeinen garrantzitsua den nazioarteko lanerako zein lankidetzarako sareak sortzea eta garatzea. Hori dela eta, topaketa profesionala egin zuen Kopenhage inguruan bizi diren euskal herritarrentzat. “Aurten talentuentzat egin dugun laugarren topaketa da, eta, horren bidez, Kopenhage inguruan bizi diren euskal herritarren kezkak eta egoera zein diren jakin nahi izan dugu. Topaketan, 23 talentuk parte hartu zuten, zenbait sektoretan lan egiten dute eta unibertsitateko prestakuntza akademiko ugaria dute”, azaldu du Jimenezek.

Era berean, topaketan bertan, Be Basque Talent Network sarearen garapenari buruzko ideiak ere trukatu ziren, baita gaur egun Kopenhage inguruan bizi diren profesionalen arteko eta beste profesional batzuekiko lankidetza-sareak garatzeko aukerei buruzkoak ere. Gainera, Euskadira itzultzeko abaguneak ere izan zituzten hizpide.

Zuzendari gerentearen esanetan, topaketa horiek kanpoan lan egiten duten euskal herritarren arteko sareak sustatzea dute xede, baita Euskadirekiko lotune proaktibo bezain etengabeari eustea ere.

Be Basque Talent Network sare profesionala da, eta Euskadirekin lotunea daukaten edo eduki nahi duten goi-prestakuntzadun profesional guztiek parte hartzen dute bertan. Gaur egun, munduko 80tik gora herrialdetan lan egiten duten 7.500 profesional baino gehiago eta 180 euskal erakunde baino gehiago daude bertan erregistratuta.

Be Basque Talent Networkek Euskadirekin lotunea daukaten edo eduki nahi duten goi-prestakuntzadun profesionalen sare handiena izan nahi du, haien jatorria edozein dela ere. Sare horren bidez, talentuaren mugimendua sustatu eta enpresa-arloko harremanak ezarri nahi ditugu Euskadirekiko lotunea partekatzen duten euskal erakundeen eta profesionalen artean.

“2016an, horrelako topaketak egin ditugu munduan talentua erakartzeko dauden epizentro handienetakoetan; esate baterako, Bostonen, Helsinkin, Amsterdamen eta, orain, Kopenhagen. Etorkizun hurbilean, Hanburgora eta Londresera ere joango gara, besteak beste”, esan du amaieran zuzendari gerenteak.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×