Bizkaia Talent

Albisteak

Abiatu da Bizkaia BBK Programaren beste deialdi bat, zeina Bizkaia Talentek kudeatuko duen

  • Unibertsitateko ikasle gazte tituludunek prestakuntza espezializatua jasoko dute nazioarteko erreferentziazko zentroetan, eta, ondoren, Bizkaiko puntako enpresa batek kontratatuko ditu

BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK Programaren beste deialdi bat abiatu dute. Bizkaia Talentek kudeatuta, unibertsitateko graduko titulua duten gazteek hartuko dute parte, 30 edo 35 urtetik beherakoak (hautaturiko graduondoaren arabera) eta Bizkaian bizi direnak.

Programaren xedea da lurraldeko talentua sustatzea eta, horrela, nabarmen jarraitzea laguntzen profesionalak prestatzen, Bizkairako lehentasunezkoak diren sektore estrategikoetan: big data, energia, aeronautika, finantza-gunea eta automobilgintza.

Zuzkidura ekonomikoa 170.000 eurokoa izango da, nahiz eta handiagoa ere izan ahalko den, aurkezten diren hautagaitzen eta Bizkaia BBK Programaren baliabide erabilgarrien arabera. Programak alderdi hauen gastuak hartuko ditu bere gain: matrikulazioa, hegazkin-txartelak, ostatua eta mantenua, hala nola sor litezkeen bestelakoak, deialdian ezarritako baremoak kontuan hartuta.

Bizkaia BBK Programa bi fasetan banatuko da, eta bakoitzak bere denboraldi eta prestakuntza-ezaugarriak izango ditu:

  • 1. fasea. Prestakuntza espezializatua nazioarteko erreferentziazko zentroetan. Programaren hasierako fase honetan, hautaturiko hautagaiek graduondoko bat egingo dute ardatz estrategiko bakoitzari esleituriko nazioarteko erreferentziazko zentroetan. Prestakuntzaren xedea da dagokion sektoreko enpresa liderrek antzemandako erronkei erantzuteko arlo zehatzen gaineko ezagutza areagotzea, eta 12, 18 edo 24 hilabete iraungo du.
  • 2. fasea. Laneratzea Bizkaiko enpresetan. Fase honetan, hautagaia Bizkaiko enpresa traktore batean hasiko da lanean, prestakuntza egin duen lehentasunezko esparruan eta dagokion titulua eskuratu ostean. Kontratuaren iraupena mugatua izango da, betiere 2 urtekoa, gutxienez, eta lan-baldintzak izango dira, lanaldi osorako, enpresak goi-mailako tituludunei eskaintzen dizkien berak.

Deialdiaren gutxi gorabeherako egutegia
Eskabidea aurkezteko epemuga: 2020ko martxoaren 13a
Behin betiko ebazpena: 2020ko maiatza-ekaina
Hautagaiek www.bizkaiabbk.eus webgunean izena eman eta eskura duten inprimakia bete behar dute.

Bizkaia BBK Programara eskabidea aurkeztu

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Corporation
×
×