Bizkaia Talent

Albisteak

Aurkeztu da Bizkaiko ahalmen handieneko unibertsitate-ikasleentzako Talentia programaren XI. edizioa

  • Euskadiko hiru unibertsitateetako 100 ikaslek, azken mailan izanik espediente akademikorik onena dutenek, hartuko dute parte programan

Bizkaia Talenten Talentia programaren hamaikagarren edizioa martxoan abiatuko da, joan den otsailaren 27an Deustuko Unibertsitateko auditoriumean eginiko aurkezpenean iragarri bezala.

Edizio honetan, 100 ikaslek hartuko dute parte, denak ere Euskadiko hiru unibertsitateetako (Deustuko Unibertsitatea, EHU eta Mondragon Unibertsitatea) bateko ikasleak, ahalmen handienekoak eta lan-merkatuan gehien eskatzen diren gaitasun profesionalak dituztenak. Hala, zorioneko gazteek hainbat topaketa, jardunaldi eta tailerretan parte hartuko dute, lan-mundura jauzi egin aurretik beren etorkizun profesionala prestatzeko lagungarri.

Talentia programa erreferentearen bitartez, ikasleek Bizkaiko zientzia-, teknologia- eta enpresa-proiektuak ezagutuko dituzte, bai eta Bizkaiko nahiz Euskadiko enpresa-, zientzia- eta teknologia-, eta gizarte-ekosistemako pertsona esanguratsuak ere, aurrez aurre.

Datozen lau hilabeteotan, ikasleek prestakuntza-tailerretan parte hartuko dute, eta topaketa profesional eta sektorialetan itzal handiko eta ibilbide luzeko hizlariei entzuteko aukera izango dute. Era berean, nazioartekotzeari eta garapen profesionalari buruzko jardunaldi banatan parte hartuko dute, eta Bizkaiko erakunde entzutetsuenetako batzuk bisitatuko dituzte.

Talentia sarea, 1.700 ikaslek baino gehiagok osatua
Edizio hau kontuan hartuta, Talentia sarea 1.700 lagunek baino gehiagok osatuta egongo da. Bizkaiko talentu gaztearen komunitate honen helburua da Bizkaia Talentek garatzen dituen programetako (Talentia, Talentia Challenge eta Talentia Skills) partaideen lotunea izatea eta bai networkinga bai garapen profesionalerako laguntza sustatzea.

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×
Utilizamos cookies propias, de terceros y de análisis de los hábitos de navegación para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios. Si continúas navegando, aceptas la instalación de las mismas. Puedes configurar las cookies en tu navegador, aunque esto puede ocasionar dificultades de navegación en la web. Cómo configurar.