Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek goi-mailako prestakuntzadun pertsonen formakuntza trantsizio energetikoan sustatzeko programa abiarazi du

  • Programak espezializazio-masterrak finantzatuko ditu zati batez 2022-2023 ikasturterako.
  • 52.000 euro bideratuko dira 26 izangai onuradun izango dituen programa honetara.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2022-2023 ikasturterako Bizkaia Trantsizio Energetikoa Programaren lehen deialdia ireki du, Bizkaia Talentek kudeatuko duena, goi-mailako prestakuntzadun pertsonei zuzendua, trantsizio energetikoaren sektorean prestakuntza espezializatua egin dezaten, euren gaikuntza hobetzeko eta egoera global berrira hobeto egokitzeko.

Programak trantsizio energetikoaren sektorean prestakuntza, jakintza eta gaitasunen garapena ahalik eta maila handienean sustatzea du helburu, Bizkaiak profesional prestatuak eduki ditzan energia-iturri berriak garatzen laguntzeko eta energiaren sorkuntzaren eta kontsumoaren kudeaketa eta eraginkortasuna hobetzeko.

Honako eskakizun hauek betetzen dituzten pertsona fisikoek parte hartu ahal izango dute programan:

  • Unibertsitateko titulazioa izatea.
  • Bizkaian jaiotakoa izatea edo auzotasun administratiboa Bizkaian edukitzea 36 hiletik gorako antzinatasunarekin.
  • Eskabidea egitea eta onartuak izatea, 2022-2023ko ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate batek trantsizio energetikoaren arloan emandako unibertsitate-masterreko ikasketak egiteko.
  • Eskabideak aurkezteko epea: azaroaren 17ko 14:00etatik 2022ko abenduaren 1eko 14:00etara.
  • Eskabidea eta eskatutako agiriak e-postaz soilik aurkeztu beharko dira: bizkaiatenergia@bizkaiatalent.eus

*Oharra: Azken ebazpenaren data aldatu egin da. Data berria: 2022ko abenduaren 22a.

2022-2023 Bizkaia Trantsizio Energetikoa Programaren oinarriak

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×