Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek lehiaketa bat antolatu du elkartearen erabiltzaileek elkartea nola hautematen duten jakiteko

  • Parte hartzeko epea 2018ko abenduaren 12tik 2019ko urtarrilaren 15era egongo da irekita.

Talentua erakartzeko, fidelizatzeko eta lotzeko elkarteak “Zer da Bizkaia Talent zuretzat?” lehiaketa antolatu du, elkartearen erabiltzaileek elkartearen jarduera eta beraiengan duen eragina nola hautematen dituzten ezagutzeko.

Lehiaketan parte hartzeko, testu labur bat bidali behar da, zeinetan, dela metafora baten bidez, dela istorio, marrazki… baten bidez, Bizkaia Talent norberarentzat zer den adierazi behar den. Bi kategoria izango dira lehiaketan: goi-mailako prestakuntzadun profesionalena, batetik, eta erakundeena, bestetik.

Profesional irabazleak 300 euro eskuratuko ditu prestakuntzan erabiltzeko; erakunde irabazleak, berriz, berari buruzko erreportaje bat gure newsletterrean (11.000 harpidedun baino gehiago ditu) argitara ematea lortuko du, zehazki garatzen dituen praktiken eta talentua kudeatzeko neurrien gainekoa.

Zer da Bizkaia Talent zuretzat? Konta iezaguzu, eta jakizu zer irabaz dezakezun!

Ikus lehiaketaren oinarriak eta baldintzak

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Corporation
×
×